Auñamendi Eusko Entziklopedia
Bernardo Estornés Lasa Fondoa

Buscador

Hasiera > Enciclopedia Auñamendi > Xavier Arakistain

Xavier Arakistain


tresnak

1966ko martxoaren 25ean Madrilen jaiotako komisario eta arte-kritikaria.

Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, zinema-masterra eskuratu zuen unibertsitate berean.

"BilbaoArte" erakusketan parte hartu zuen Transexual Express lanarekin 1999an. Artearen kudeaketan buru-belarri murgilduta, 2001-2003 bitartean Bilbo Arte Fundazioko Erakusketa Aretoko programaketa paritarioko arduraduna izan zen, eta 2003-2006 bitartean artea eta feminismoari buruzko eztabaida-mahaiak zuzendu zituen ARCO azokako Arte Garaikidearen adituen Foroetan.

Montehermoso Kulturuneko zuzendaria izan zen 2007-2011 bitartean.

Gainera, bere lanari buruzko hitzaldiak eman ditu, eta baita feminismoaren eta artearen arteko harremanari buruzkoak ere artearen munduan nazioartean garrantzitsuak diren instituzio ugaritan (besteak beste, Tate Modern, Londreseko Royal College of Art edo New Yorkeko Brooklyn Museum).

Erreferentziak

Auñamendi Eusko Entziklopedia
2016