Militarrak

Agurto y Salcedo, Francisco Antonio de

Militarra eta gasteiztar matematikaria. Gasteiz, 1640 - Barcelona, 1702.

Leinu hidalgodun jatorriduna, noblea ez baina, karrera militarrari ekin zion, XVII. mendean sendi hidalgoetako bigarren semeen artean hautaketa naroa baitzen. Behingoan gradu aipagarriak bete zituen, batetik militar bikaina zelako eta, bestetik, Carlos II erregearen interesak aldezten jakin zuelako. Infanteria- eta zaldundi-kapitaina izan zen; Flandes-go eremu nagusiko maisua (lurralde-eremuan maila militarrik gorena); Alcantarako ordenaren zalduna (1662) eta infanteriako erregearen guardia-errejimenduko koronela (1700) izan zen.

Heziketaz militarra izan zen arre, jarduera politikoa lantzea lortu zuen eta 1685eko abenduan, kortesia arrazoiengatik (horrela, nobleak ez ziren minduta sentitu) Gaztañagako lehen markesa izendatua izan ondoren Herbehereetako gobernadore izendatua izan zen. Flandes-en sei urte egon zen, eta epe horretan, espainiar gudaroste ahula sendotuz gotorlekuak berregiten ahalegindu zen, Europan egokien gotortutako tokietako bat, Mons-ekoa (1691) galduz.

Agurtoren kasua, bere lana bezala, teknika militarretara matematika ezagutza berriak aplikatuz, bere erresumak aldeztu beharraren, alde batetik, eta bestetik ohizko filosofia-teoriak besarkatuz ezarritako ordena iraunaraztearen borondatearen arteko sentiberatasun aurkakoak partekatzen zituzten buruzagi militarren aro jakin baten adierazgarri dugu. Ubide baten aurkituz, -edo zehatzagoak izate aldera- "berrizaleen" (edo zientzia-modernizazioaren aldeko) eta kontserbadoreen (ohizko heziketa eskolastikoaren aldekoak) Agurtok bere lanik garrantzitsuena idazteari ekin zion: Tratado y Reglas militares, 1689an argitaratua izanik. Infanteria liburu bat zen, heziketa militarrera zuzendua, iraganean espainiar gudarosteari hainbesteko ospearen ekarpena egin zion herenen erakundea bezalako ohizko tekniken aldekotasuna agertuz. Hori bai, teoria maila baten behintzat tradiziozalea izan bazen ere, bere praxian berritzailea izan zen; eta, izan ere, Agurtok Sebastián Fernández de Medrano eta Francisco Larrando de Mauleón (biak matematikari ospetsuak) bezalako berritzaile militarrei laguntza eta heziketa emateaz gain, espainiar gudarostearentzako Brusela-ko Militar-Ikastetxearen, ingeniari-harrobi benetakoa, babesle eta urgazlea izan zen.

Agurtori, Flandestik etortzean, ez zitzaizkion kargu publikoetarako eskaintzak falta. Carlos II erregeak, 1694an, Kataluniako erregeorde izendatu zuen eta Luis XIV.-aren frantziar tropen aurreratzea gelditzeko bere ekinean, lehenago bezala, bere kargu hori argi-ilunez bete zuen. 1696an bere kargugabetua izan zen eta 1700ean Felipe V errege berriak "berreskuratua". Gortea ez zuen inoiz utziko (izatez, zaldundiko eta Espainiako infanteriako komisario nagusia izan zen eta baita Gudarako Kontseilukidea ere).

  • Tratado y Reglas militares (Madril: Mateo de LLanos, 1689; Berrargitalpena. Barcelona: Joseph Llopis Iragarkola, 1695).
  • Juan Navarro Loidi, 'El vitoriano Francisco Antonio de Agurto y las artes militares a finales del reinado de Carlos II', Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Aldizkaria, 2005, 60:197-222;
  • Gachard, 'Agurto (Don Francisco-Antonio de)': Biographie Nationale publiée par l'Académie Royale des Sciences, des Lettres et des Beaux-Arts de Belgique (Brusela, 1868), A. 1, zut. 130-135;
  • J. J. de Landázuri y Romarate, Los varones ilustres alaveses (Gasteiz: Baltasar Mantel, 1799), 172.