Dantza

Itsas-dantza

Baztango irri-dantza.

Itses edota Isats-dantza izenekin ere ezagutzen da. Izena dantzari batek eskuan daraman itses, isats edo erratzatik datorkio. Itses dantza edo isats dantza aldaera batzuk ditu, koreografia berdintsua izanik. Larralderen arabera, orain dantzatzen den melodia Bizkar-dantzari legokioke. Anizen eta beste herri batzuetan ere dantzatzen ohi izan da eta iraganean kare edo kisu labealdia amaitzen zutenelarik egiten zen. Horrela kontatzen digu Aita Donostiak:

"Kisulabearen lana bukatutakoan, kisulabea hustutzen aritzen ari ziren 6 edo 8ek zopak hartzen zituzten (maiztasun handiz ekartzen zizkietena). Bizkitartean gainontzekoek kisua zabaltzen dute etabar.

Sei edo zortzi horiek etxerik etxe joaten dira itsas-dantza egiten.

Etxeetan edatekorik ematen diete...

Bakarrik dantzatzen dute kisulabea hustutzen aritzen direnak.

Hau egiten zuen Telletxea (Erratzuko txistularia) Anizen duela 50 urte inguru."

Gizonen arteko irri dantza da, mutil batek itses bat bizkar gainean harturik, soinuaren konpas binarioan eta erritmoa 2x4 izanik, bere gerritik hartuta mutil lerroa darama. Denek bere aurrekoari lotuta doaz eta lehenengoak , erratza bizkarrean duenari jarraitu behar diote, berak egiten dituen mugimenduak kopiatuz. Baina mutil batek mugimenduren bat gaizki egiten badu lehenengoak erratzarekin jo egingo dio.

Beste hainbat dantzetan bezala honetan ere melodiak kanta batekin lagun daiteke:

Atso zaharra milindrin
Hire bentak egin din
Hortzak ere goan zaizkin
Eta sorgin zahar bat idurin (Amaiur)


Partitura ikusi

MIDI entzun


  • ARRARÁS, Fco. Danzas e indumentária de Navarra. Merindad de Pamplona, I y II. Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1987.
  • AZKUE, R.M. Cancionero Popular Vasco. Bilbao: Gran Enciclopedia Vasca, 1968.
  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.