Kontzeptua

Emakumeak Euskal Herriko festetan

Lanaren banaketa tradizionalak generoa duen bezalaxe, jai giroak ere bai, eta praktikan haren ondorioz emakumeen partaidetza oso eskasa izan da, maiz, hutsaren hurrengoa. Hau bereziki nabarmena da urteroko tokian tokiko festetan, kolektibitate baten identifikatzaile izan ohi dira eta. Erlijiosoak izan daitezke, edo ez; partaide gehiago edo gutxiago izan dezakete; koreografia konplexuagokoak edo xumeagokoak izan daitezke; herri bakar baten ezaugarri bereizgarri edo nonahi aurki daitezke; baina espazio publikoa okupatzen duten eta udal agintariek zuzenean edo zeharka parte hartzen duten festak izaten dira.