Kontzeptua

Erbestea eta Euskal Literatura

Joseba Sarrionaindia, euskal idazle ezagunak, 80ko hamartean exiliatuak honakoa idatzi zuen erbestearen giza esperientziaz:

Aberrigabea

Joseba Irazuri

Aberrigabea, belaunak azaldu zitueneko lekuetara ez da egundo itzuliko, nahinon bizi delarik arrotz bizi da, oroiminez eta perfekzio gogoz.

Bere baitan daraman herrialdea inguruan adierazten zaion probintzia baino ederragoa eta duintsuagoa da.

Horregatik bizi da errorik gabe eta konformitaterik gabe, aide legez eta hutsune gisa besterik gorpuzten ez den beste mundu bat mundurako asmatzen.

(1989:86)

Exilio ezberdinen epe mugak ezartzea ez da batere erraza. Joan Mari Torrealdaik ematen digunean, 1936-1956ko datak ipinten dizkigu, azken urte horretan hiru gertakari garrantzitsu eta esanguratsu eman zirelako, omen. Bat, Parisen ospaturiko Mundu Kongresua. Bi, Euskaltzaindia Arantzazun egindako gerraosteko lehen bilkura nagusia. Eta hiru, Jakin aldizkariaren sorrera, hots, belaunaldi berriaren plazaratzearen abiapuntua (1991: 107). Bestalde, José Luis Abellán idazleak (1978:348) 1977. ekainaren 2la ematen digu, exilio politikoaren bukaerarena bezala, hau da, Franco hil eta bi urtera. Oso ezaguna izan arren, behar adina oroitarazten ez den gertaera izan genuen gerra zibila, ezen Errepublika garaian euskal kulturak hasi zuen loraldi eta piztea ia errotik moztu baitzuen.