Literatoak

Zuricalday, Nicanor de

Gordexolan 1845ean jaiotako idazle bizkaitarra. 1919an zendu zen.

Poeta eta XIX. mendeko erromantze-bilduma foruzalea lantzen onenetako bat. Lehen ikasketak Bilbon egin zituen; medikuntzako ikasketak Madrilen eta Bartzelonan hasi zituen eta zuzenbidekoak, berriz, Salamancan. Bilbon bizi izan zen. Euskal-Erria aldizkari foruzaleko eta El Noticiero Bilbaíno egunkariko kolaboratzaile izan zen. Horrez gain, 1874an gobernuko idazkariorde izan zen. 1878ko maiatzaren 10ean El 20 de abril poema irakurri zuen -egun hartako naufragioari buruzkoa- Bilboko Antzokian. 1882an La quincena de Don Pedro. Leyenda Histórica erromantze luzea argitaratu zuen (Delmas, Bilbo) eta, ondoren, zati bat Euskal-Erria aldizkarian argitaratu zen. Horri lan hauek jarraitu zioten: La lección de música (Delmas, 1883), Niño Divino (Fantasia euskara), Euskal-Erria (1884, C. Echegarayren euskarazko bertsioa), Lo que nos quieren las madres. Cuento de Invierno (Ilustr. esp. eta amerikarra, 1885), Al Árbol de Guernica, Euskal-Erria (1886 eta 1902) eta Delmas (1886), Crepúsculo pesimista El Libro del Nervión (1893), Historia y Gastronomía, Centenario (1900).