Pintoreak

Zufiaur, Juan Manuel

1968an Gasteizen jaiotako pintore eta eskultorea.

Arabako hiriburuan hasitako arte-ikasketak Granada eta Valentziako Arte Ederretako fakultateetan sakondu zituen.

1992. urtean, Granadan ikasketak burutzen ari zela, Amerikako aurkikuntzaren V. mendeurrenaren ospakizunaren aurkako erakusketa batean parte hartu zuen hiri hartan. Ordutik bere sorkuntza Mexikorekin dago hertsiki lotuta. Iraultzarekin lotutako muralgile mexikarren obra aldarrikatu zuen, esate baterako, Rivera, Siqueiros edo Orozcoren lanak.

Herrialde hartako enbaxadak beka bat eman zion Jose Clemente Orozcok Guadalajarako Cabañas Hospizioko kaperan egindako muralak aztertzeko.

Bere obran herrialde osoan zehar behatutakoa islatzen da. Hala, tokiko artisten eragina eta haien artearekiko pasioa ikus daiteke.

1999. urtean bere obra jarri zuen ikusgai Gasteizko Caja Vital kutxako Araba Aretoan México, el reino del color izeneko erakusketan, eta 2002an bere jaioterrian bere lanak jarri zituen ikusgai berriro.

2000. urtean Araiako Kultur Etxean La merienda izeneko eskultura instalatu zen, lau metroko altuera duen brontzea, hainbat artistek (Zumeta, Basterretxea edo Zuazok) egindako lanen aldamenean.

Beste hainbat lekutan ere jarri dira bere lanak ikusgai: Granada (1998, 1999), Madril (2000), Vigo (2000, 2003), Guadalajara (Mexiko, 2000, 2001,2004, 2006), Brasil (2002), Granada (2004), Oaxaca (Mexiko, 2005).