Kontzeptua

Hizkuntzak aztergai: ikerketa-metodoetara oinarrizko hurbilpena

Soziolinguistika Klusterraren lankidetzarekin eta gidaritzapean

Hizkuntzaren arloan funtsezko elementua da errealitate soziolinguistikoaren azterketa. Hizkuntza gizakia eta gizartearen isla da, berezko elementua eta oinarrizko ezaugarria. Hori dela eta, hizkuntzak gizakia eta gizartea ulertzeko bide zuzena eskaintzen du; edo, beste modu batean esanda, gizakia eta gizartea aztertzeko, hizkuntza ezinbesteko adierazle bihur daiteke.

Halere, kezka edozein izanda, bilatzen dena zehaztea bezain garrantzitsua da bilatzen den horri galdera egokiak zuzentzea. Izan ere, hizkuntza informazio-iturri ezin hobea izan daiteke, betiere zer eta zertarako, nola eta nori galdetu asmatzen badu ikertzaileak. Zeregin horretan jartzen du arreta kapitulu honek, izan ere, hizkuntzaren gaineko jakin-mina teorikoa nahiz aplikatua izan, aurrera egin nahi izateak metodologiaren gaineko hausnarketa eskatzen du.