Elkarteak

Euro-eskualdeko Konferentzia

Eusko Jaurlaritzak 2006an adostutako Protokoloaren ostean, 2007ko martxoan Euro-Eskualdeko Konferentzia sortu zen, mugaren bi aldeetan, euskal kultura mantentzen duten lurretan hurbileko mugaz gaindiko lankidetza indartzeko xedez.

Konferentzia (6) zati hauekin osatzen da: mugaren iparraldera dauden lau zatiak, Pirinio Atlantikoetako prefektura (Frantziako Estatuaren ordezkaritza -sinbolikoa- islatzen duena), Akitaniako Eskualdea (bertako Eskualdeko Kontseiluaren bidez), Pirinio Atlantikoetako departamendua (bertako Kontseilu Nagusiaren bidez) eta "Pays Basque" herrialdeko Hautetsien Kontseilua; horiekin batera, mugaren hegoaldera dauden bi zatiak, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Gipuzkoako Lurralde Historikoa. Konferentziaren helburua mugaz gaindiko politika publikoak koordinatzeko "hurbileko" instrumentu izatea da, hau da, besteak beste, larrialdiko osasun-zerbitzuak, drogen aurkako prebentzioa eta borroka, ingurumenaren zaintza, prestakuntza edota mugaz gaindiko zerbitzu publikoak koordinatzeko instrumentu izatea. Osoko Konferentzia, Zuzendaritza Batzorde eta izaera teknikoa duen Unitate edo talde batekin egituratzen da Konferentzia. "Gertutasunaren" printzipioak mugatzen badu ere, hori da Euro-Eskualdearen logikara gehien hurbiltzen den organismoa, berez, Euro-Eskualde txiki baten funtzionamendua duelarik.

  • AHEDO, I., ETXEBARRIA N., LETAMENDIA, F. (2004): Redes Transfronterizas Intervascas, EHUko Argitalpen Zerbitzuak, Leioa
  • CASTRO, J. L., UGALDE, A. (2007): Anuario sobre la Acción exterior de Euskadi, 2006, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, HAEE, Oñati