Kontzeptua

Herrien Erabaki Askearen Eskubidea

1966ko Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren (EZPNI) testuingurua eta Giza Eskubideen aldeko NBEko Goi-komisarioek duten zeregin garrantzitsua izan behar dira abiapuntu.

Giza Eskubideen aldeko NBEko Goi-komisarioek (ACNUDH) Nazio Batuen Erakundeko organo garrantzitsu bat osatzen dute. Organo hori EZPNI sustatzeaz eta hura betetzen dela ziurtatzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen da. EZPNI horren barneko lehen artikuluan herriek duten erabaki askearen eskubide eta printzipioa jasotzen da.

Goi-komisarioen organoa NBEko idazkari nagusiaren mendeko organoa da eta Nazio Batuen Gutuneko 1, 13 eta 55. artikuluen baitan, Vienako Adierazpen eta Ekintza Programaren baitan eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuetako Goi-komisarioek duten lekua ezartzen duen 1993ko abenduaren 20ko 48/141 Ebazpenaren baitan arautzen da. Nazio Batuen erreforma-programaren arabera1, 1997ko irailaren 15az geroztik Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuetako Goi-komisarioen Bulegoak eta Giza Eskubideen Zentroak dependentzia bakarra osatzen dute. Dependentzia hori Giza Eskubideen aldeko Nazio Batutako Goi-komisarioen Bulegoa izendatzen da.

Goi-komisarioek ez dute jurisdikzio izaera ezta hartako Batzorde edo organoek ere. Dena den, oso egiteko garrantzitsua betetzen dute nazioarteko konpromisoekiko errespetua babestu eta kontrolatzeari dagokionez eta, bereziki, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunari dagokionean.

1A/51/950, 79. or.