Legelariak

Cuesta Arzamendi, Jose Luis

Zuzenbide Penaleko aditua.

Donostian (Gipuzkoa) jaio zen, 1955ean. Zuzenbide Penaleko katedraduna Donostiako Zuzenbide Fakultean. Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria. Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkarteko presidentea. EHUko Udako Ikastaroetako zuzendaria.

Zuzenbideko doktorea da, eta Kriminologiako Goi Diploma du. Ikasketak egin ditu Paueko Unibertsitatean (Frantzia), Lovainako Unibertsitate Katolikoan eta Leuvengo Unibertsitate Katolikoan (Belgika), Max-Planck Institut für Strafrecht delakoan (Alemania), eta DePaul Unibertsitatean eta Nevada-Renoko Unibertsitatean (AEB).

Haren ikerketa-lerro nagusiak: Dogmatismoa eta pragmatismoa Zuzenbide Penalean; Despenalizazioa; Zuzenbide Penaleko funtsezko oinarriak; 1995eko Kode Penal berria; Agintaritzaren agenteek indarra legitimotasunez erabiltzea, Zuzenbide Penalaren arabera; Erruduntasun printzipioa; Egozgarritasuna; Erresozializazioa; Heriotza-zigorra; Askatasunaz gabetzea eta horren betearazpena; Askatasunaz gabetzearen zigor alternatiboak; Presondegiko lana; Goi-funtzionarioen delituak; Ustelkeria; Tortura; Terrorismoaren aurkako legeak; Etxeko tratu txarrak; Manipulazio genetikoa; Sexuaren zuzenbide penala; Ziberkriminalitatea; Ingurumenaren eta lurraldearen antolamenduaren babes penala; Delinkuentzia antolatua; Kriminologiaren irakaskuntza; Biktimologia eta herritarren segurtasun-falta; Nazioarteko Zuzenbide Penala; EBko Zuzenbide Penala; Mundializazioa eta justizia penala; Haurren zuzenbide penala eta giza eskubideak; Kriminalitatea Euskadin.

Honako hauek argitaratu ditu: bi liburu bakarrik; hiru liburu kolektibo; bi testuliburu; 22 edizio eta/edo bilduma; 76 ekarpen liburu kolektiboetan; 70 artikulu aldizkarietan. Diruz lagundutako 59 ikerketa-proiektutan hartu du parte.

Irakasle gonbidatua Belgika, Txile, Frantziako eta Txinako zenbait unibertistatetan; Eguzkilore Kriminologiaren Euskal Institutuko Koadernoko zuzendaria, eta zenbait zientzia-aldizkaritako erredakzio-kontseiluko kidea; Nazioarteko eta Atzerriko Zuzenbide Penaleko Max-Planck Institutuko Nazioarteko Aholku Batzordeko kidea (Friburgo, Alemania); Zientzia Kriminalen Goi Mailako Nazioarteko Institutuko administrazio-kontseiluko kidea (Sirakusa, Italia); Kriminologiako Nazioarteko Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidea; ANECAko auditorea; Eusko Ikaskuntzako presidentearen ondokoa; Donostiako Orfeoiko zuzendaritza-batzordeko kidea; Hurkoa Fundazioko presidentea; eta Matia Fundazioko eta Ingema Fundazioko patronatuko kidea. Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Kanpuseko errektoreordea izan da, eta Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako presidenteordea. Lizentziaturako aparteko saria jaso zuen, eta unibertsitate-ikasketen amaierako bigarren sari nazionala (Zuzenbidea), PEIko ikasketa-amaierako saria (Zuzenbidea), doktoretzako aparteko saria eta Kriminologiako XXVI. Nazioarteko Ikastaroko saiakera-lehiaketako bigarren saria.