Zinekoak

Rochers de la Vierge

Jon Letamendi eta Claude Seguin historialariek egindako ikerketen arabera, Euskal Herrian ezagututako lehen filmazioa Rochers de la Vierge izan zen, Biarritzeko inguru enblematikoan Lumiére kameraz egindako hartualdi batzuez osatua.

Filmazio-data 1896ko ekainean egin zitekeen, estreinaldia uztailaren 7an Vichyn izan baitzen, horra orduko, jakina, filma Lyonera errebelatzera bidali beharra baitzegoen. Kamera finkoaz, Lumiére filmazio guztietan bezala, harkaitzen oinarriak kolpatzen dituen itsaso zakartuaren eszena bat irudikatzen da. Lehenengo zinema hartualdi eta erakustaldiak Lapurdiko hiriburuan izana ez da halabeharrezkoa; Gogoan izan beharra dago, XIX. mendearen amaieran Biarritz europar aristokraziarentzat udaroko moda-elkarguneetako bat zela, eta Lumiére Zinemagileak hiriburuko paisaien hartutako mugimenduzko irudi berriak, jakina, jendaurrean arrakasta handia izango zuten. Litekeena da hartualdi horien egilea Alexandre Promiok izatea. Oraindik ere Rochers de la Vierge bere horretan zaintzen da eta 87. zenbakiz Lumiére katalogoan sartu zuten. Gainera, zinema-emanaldi batera euskal jendea lehen aldiz joan zen Biarritzeko Avenue du Palaisko "Photographie Maurice" lokalean 1896ko abuztuaren 1ean izandako jardunaldi historikoan film protagonistetariko bat izan zen.

  • Gutiérrez, Juan Miguel : Sombras en la caverna. El tempo vasco en el cine, Donostia, Eusko Ikaskuntza-, Ikusgaiak-Zinematografia lanak, 2.zkia., 1997, 235 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Letamendi, Jon; Seguin, Jean Claude: "Los primeros rodajes de Euskalherria: imágenes ocultas tras la bruma del pasado", Ikusgaiak-cuadernos de cinematografía, 4. zkia., 2000, 15-27 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Unsain, José Maria: El cine y los vascos, San Sebastián, Eusko Ikaskuntza /Sociedad de Estudios Vascos-Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca, 1985, 355 orr.
  • Zunzunegui, Santos: El cine en el País Vasco, Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Vizcaya, 1985, 603 orr.