Kontzeptua

Oroimen historikoa

Erabilerari begiratzen badiogu, azken aldian arrakasta handia izan duen kontzeptua da oroimen historikoarena. Hala ere, askotan kontzeptu hau aldez aurretik definitzea falta da; hau da, kontzeptua erabili egiten da, honekin zer esan nahi den azaldu gabe. Ondorioz, kontzeptu hau modu askotan eta esanahi desberdinekin erabiltzen da bere ulermena zailago eginez. Hurrengo lerroak kontzeptu honen definizio bat osatzeko saiakera dira.