Legelariak

Etxebarria Zarrabeitia, Xabier

Bilbo, 1967. Zuzenbidean lizentziatua da ekonomiako espezialitatean Deustuko Unibertsitatean.

1998an Unibertsitate Irakaskuntzako Espezialitatean lortu zuen Diploma. Bizkaiko Abokatuen Elkarteko kidea da.

Bere heziketa-jardueratik azpimarratzekoa da Freiburg im Breisgau-ko Albert-Ludwigs Universität unibertsitateko Institut für Kriminologie und Wirtschatftsstrafrecht institutuko egonaldia, 1992 eta 1993 artean, Irakas. Dr. Dres. H. C. Klaus TIEDEMANNen zuzendaritzapean.

Zuzenbide penalaren irakasle-arduradun gisa lan egin zuen Deustuko Unibertsitatean eta irakasgai hauek eman zituen: Zuzenbide penala zati orokorra, Adingabeen zuzenbide penala eta Zuzenbide penalaren soziologia.

Xabier Etxebarria Zarrabeitia: "Adingabeko arau-hausleen % 72k ez du berriz deliturik egiten". Euskonews ; 473. Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2009.