Kontzeptua

Dantzaren hermeneutika

Filosofiaren Entziklopediak hermeneutika1 honela definitzen du: "término que en la filosofía griega designa el arte o técnica de la interpretación (hermeneutike techné); éste ha ido adquiriendo luego progresivamente un sentido más general y más consistente en el plano teorético, hasta indicar, en el pensamiento moderno, varios tipos de teoría general de la interpretación".

Gure aldetik, hermeneutika, testu bat balitz bezala bere ikasketa-xedea aztertzen duen jakintza arlo bezala aintza hartu dezakegu, zentzu bat emateko helburuz interpretatua izan behar duen testua alegia. Hermeneutari interesatzen zaiona ez da irakurketa soila eta irakurketa horrek sor dezakeen gozamena, behatzaileari (irakurleari) ostentzen zaiona arakatu edota adierazten (beloak kendu) zaiona baizik.

Ikasketa-xedea guztiz zabala da, eta beraz arte lanei zein kultura, gizarte antropologia eta harreman politikoen edo zuzenbidearen, zubigintza edota Estatu Batuetako hiri jakin bateko errepideen inguruko hermeneutika gauzatzen dabiltzan egileak aurki ditzakegu. Guztiak, dagozkien interes-esparruak bata bestearengandik zeharo ezberdinak izan arren, gai bakoitzari dagokion ikerketa hizkuntzaren ikuspegitik egin izatean bat datoz; hermeneutikatik abiarazten diren ikertzaile guztiak aztergai duten fenomenoak zerbait esan "dakiekeela", "hitz egin nahi dietela" uste dute, eta hori ez da azaleko facies deritzonean agertzen eta beraz ikertuak izan behar du.

1Filosofiaren Entziklopedia, (1992) Garzanti argitalpenak b, Barcelona.