Kontzeptua

Euskal zinematografia

XXI.eko lehen urteetan euskal zinematografiak, nahiz eta azpiegiturari buruzko -euskal zinearen historian atontzeke izan dugun gaia izanik- eta adimentsuen beste toki batzuetarako etengabeko ihes egitearen arazoak izan, maila benetan jasoa izan du.

Kanpo edo bertoko ekoizpenez euskal zinegileen egindako Helena Tabernaren Yoyes (2000), Montxo Armendarizen Silencio roto (2001), Julio Medemen Lucia y el sexo (2001), Enrique Urbizuren La caja 507 (2001), Enrique Urbizuren La vida mancha (2002), Alex de la Iglesiaren 800 balas (2002), Julio Medemen La pelota vasca (2003), Pablo Maloren Frío sol de invierno (2004), Montxo Armendarizen Obaba (2005), Koldo Serraren Bosque de sombras (2006) edo Félix Viscarreten Bajo las estrellas (2007), bezalako pelikulek, gutxi batzuk aipatzearren, basamortuan zehar hainbat urte izan ondoren iritsitako maila jasoaren erakusle dira.

Euskarak ere, batzuetan euskal zinematografiaren barruan hainbatetan ahaztua izan denak, 2005 eta 2007 bitartean euskaraz filmatutako hiru luzemetraia arrakastatsuren estreinaldiz bultzada handia lortu du; Telmo Esnal y Asier Altunaren Aupa Etxebeste (2005), Fernando Bernues eta Mireia Gabilondoren Kutsidazu bidea, Ixabel (2006) eta Alberto Gorritiberearen Eutsi! (2007). Zinema-mintzaldian euskara barneratzearen borrokan arinago emandako beste batzuekin bat datozen urrats berriak.

Eta zinemaren aldeko apustua aurrera doa, eragozpen guztiak gaindituz eta era askotako baliabideen bitartez. Euskal zinemagileek lortutako arrakasten oihartzunak berri ona dira. Hortxe ditugu besteak beste: Imanol Uriberen La carta esférica (2007) , Julio Medemen Caótica Ana (2007), Alex de la Iglesiaren Los crímenes de Oxford (2008), -Espainiako zinemagintzak 2008an izan zuen filma arrakastatsuena- edo Borja Kobeagaren Pagafantas (2009). Zinema intimista esaten diogun horren birsortzea bizi dugu: Aitzol Aramaioren Un poco de chocolate (2008), Diego Fandosren Cosmos (2007) edo Patxo Telleria eta Aitor Mazoren La máquina de pintar nubes (2009). Indarkeri politikoak ere azken urteotan protagonismoa irabazi du. Batetik Gerra Zibila euskal Herrian dugu -Helena Tabernaren La buena nueva (2008)-, eta bestetik ETAren mundua -Gorka Merchanen La casa de mi padre (2008) edota Jabi Elortegiren Zorion perfektua (2009)-. 2005tik 2007ra bitartean euskarazko filmak izan zuten areagotze xumea indartu egin da proiektu garrantzitsuagoen bitartez, esaterako, Zorion perfektua (2009), Aizpea Goenagaren Sukalde kontuak (2009) edo Roberto Castonen Ander (2009), euskaraz homosexualitatea lantzen duen lehendabiziko filma. Azken honek Berlineko Jaialdian CICAE saria eskuratu zuen, Punta del Este-ko XII. Zinema jaialdian beste hainbat sari erdietsi zituen eta gainera Europako Legebiltzarreko Lux Saria lortu zuen. Horrez gain, Patxi Barco eta Angel Amigo 2009. urtean Dragoi ehiztaria pelikula filmatzeari ekin zioten, berau euskaraz egindako filma garestiena izanik.

Euskal Herriko zinea ez da hemen amaitzen. Pelikula horiek baino haratago doa. Lehenago aipatutako zuzendariez gain, laurogeiko hamarkadan sortutako aktoreez gain, orain laurogeita hamarreko hamarkadan ibilbideari hasiera ematen dioten edota nabarmentzen diren Karra Elejalde, Anabel Alonso, Martxelo Rubio, Alex Angulo, Aizpea Goenaga, Leire Berrocal, Jon Gabella, Saturnino García, Elena Irureta, Najwa Nimri, Barbara Goenaga, Unax Ugalde, Txema Blasco, Paco Sagarzazu, Mariví Bilbao, Ane Gabarain, Kandido Uranga, Joseba Apaolaza, José Ramón Soroiz, Isidoro Fernández, Marta Etura, Ramón Agirre, Aitor Mazo, Aitor Merino, Carlos Zabala... bezalakoen izenak gehitu behar dira. Era berean Euskadiko zinean sortutako zinematografia-teknikari asko laurogeita hamarrekoan espainiar zinean eta baita beste zinematografia batzuetan ere lehen mailako zinegileak dira. Aipagarri ditugu Mikel Aranburuzabala, José Luis Arrizabalaga, Biaffra edo Satur Idarreta bezalako zuzendari artistikoak. Kiko de la Rica, Aitor Mantxola edo Flavio Martínez Laviano bezalako argazki-zuzendari berriak. Michel Gaztanbide, Luis Marías edo Jorge Gerrikaetxebarria bezalako gidoilariak.

Gainera, Euskal Herrian laburmetraia bat filmatzea ea egitandia zen garai gorri haietatik urrun, euskal zinegileek dinamika hori hautsi bakarrik ez eze orain euskal artistak nazioarteko izarrekin lanean ikustea geroago eta naroagoa da, sariketa ospetsuetan lehiakide izanik eta baita Oscar-a bezalako sari ospetsuetarako aukerak izanez. Hollywoodera bidaiatu zuten Juan de Landa, Conchita Montenegro o Harry d'Abbadie aitzindarien ereduari jarraituz beste euskaldun batzuk mundu-mailako zazpigarren arteko izarretan izar direnekin izan dira.

Ezohikoa Jose Maria Ochoa zuzendari-laguntzailearena dugu, bere ibilbide luzean Orson Welles, King Vidor, Joseph L. Mankievicz, David Lean edo Robert Zemeckis bezalako zuzendariekin lan eginez. Juan A. Ruiz Antxia argazki-zuzendariak egonkortasunez zinearen gunean lan egiten du Andrei Konchalovski, David Mammet edo James Foley bezalako zuzendarien pelikulen argazki-zuzendaritzaz jabetuz. Javier Agirresarobe, Espainiako argazki zuzendari onena bilakatu eta gero, nazioarte mailan ere oso ibilbide interesgarriari heldu dio. Espainian bertan Woody Allen edota Milos Forman-ekin lan egin du eta jarraian Hollywoodeko hainbat lanetan aritu izan da, besteak beste: John Hillcoat-en The Road-La carretera (2009), Chris Weitz-en La saga Crepúsculo: Luna Nueva (2009) edota David Slade-ren La saga Crepúsculo: Eclipse (2010). Iñaki Nuñezek 1999an La novena puerta ekoiztu zuen, Roman Polanski jatorri judutarra duen jeinu polakoaren zuzendaritzapean. Rosie Perez amerikar aktoresak Perdita Durango protagonizatu zuen, Alex de la Iglesiak Estatu Batuetan filmatua. Ibarretxe anaiak euren Sabotage! pelikulan Stephen Fry y Dominique Pinon lako aktoreak zituzten. Koldo Serraren lehen Bosque de sombras (2006) luzemetraian, lan nagusia Gary Oldmanek egin zuen. Luis Berdejo, Kimuak egitarautik irtendako laburmetraiatzaileak, 2007an Kevin Kostner-ek bideratutako egitasmoa Hollywooden filmatzeko kontratua izan zuen, hots, 2009an Estatu Batuetan estreinatutako The New Daughter filma.

Eta gero Oscar-erako izendapenen gaia dugu. Euskal zinea apurka apurka irabaziz joan den mailaren erakusle da. Luzaroan Harry d'Abbadie-ren Oscar-erako Jatorrizko Gidoirik Hoberenagatiko izendapena, Laughter (1930), bitxikeri arraro lez ikusi zen Euskal Herriko zinearen historian. Zinea garatuz joanez egoera aldatu da, arinago ametsetan ere egin gabeko mailak lortuz. Hor da Montxo Armendarizek Secretos del Corazón (1997) filmaz Oscar-erako lortutako izendapena. Edo Kimuak egitarautik irtendako zuzendariek lortutako laburmetraiarik hoberenari Oscar-erako izendapena; Nacho Vigalondoren 7:35 de la mañana (2003) eta Borja Cobeagaren, Éramos pocos (2005), kasuak dira. Eta Alberto Iglesias musikagileak ere Fernando Meirellesen El jardinero fiel (2005) nazioarteko ekoizpeneko bere partitura bikainagatik Oscar-erako izendapena lortu zuen.

Nortasun-arazoak eta azpiegitura duin batzuen aldeko etengabeko borrokak izan arren, euskal zinemak Euskal Herriko kultura-erreferentegune zalantzaezin bihurtuta urte batzuek daramatza.