Kontzeptua

Euskal zinematografia

Izatez, laurogeiko hamarkada hastean zinema-artegatasuna euskal zinematografia-inguruan gori-gorian aurkitzen da. 1979an Autonomia Estatutua onartzen da eta zinema-gaiei buruzko eskumenen eskualdatzearekin euskal erakundeek, egoki eta sentiberatasunez, zinearekiko laguntza-bidezko politikari hasiera emanez eskabide horri erantzuten diote.

Imanol Uriberen La fuga de Segovia, zine politikoaren eta abentura generoaren nahasketa biribila izanik jaio berria den euskal zinea begirada guztien erdian kokatuko duen emanaldiko izarra izango da. Eta urte horretan diru-laguntzak Juan Ortuoste eta Javier Rebolloren Siete Calles eta Fernando Larruquert-en Agur Everest-i iritsiko zaizkie. Eta 1983an apustuak aurrera darrai Alfonso Ungriaren La conquista de Albania-Albaniaren konkista, Pedro Olearen Akelarre eta Arthur MacCaig-en Euskadi hors d'etat luzemetraiei emandako diru-laguntzaekin.

Baina euskal zinearen historian urte erabakigarri bat baldin bada, hori 1984a da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, zinematografia-ekimenaren tamainaren jakitun izanik, euskal produktoreekin diru-laguntzarik jaso ahal izateko bete beharko diren oinarrizko arauak ezartzen dituen hitzarmen bat izenpetzen du. Adibidez kanpoaldeko hartualdi guztiak Euskal Herrian filmatzea, lan tekniko eta artistikoetan gizakien %75a Euskal Herrikoak izatea edota pelikula euskaraz filmatu ez izatekotan hizkuntza horretara bikoiztutako bertsioa egitea. Horri guztiari Miro Legeak eskainitako onurak eta 1985aren hasieran euskal produktoreen eta euskal telebista publikoaren (ETB) artean lortutako hitzarmena gehitzen badizkiogu, euskal zinea laurogeiko hamarkadaren erdian bere historia zail guztian izan aurrekaririk ez duen azpiegituraz hornituta aurkitzen da.

Baina gainera 1984an La fuga de Segoviarekin batera laurogeiko hamarkadako euskal zinearen pelikula erabakigarri bi estreinatuko dira; La muerte de Mikel eta Tasio. La muerte de Mikel intolerantziaz gaixo dagoen gizarte baten, euskalduna, etsipenezko argazkia bat da. Horretarako Uribek herri txiki batetako farmazeutiko batek bere homosexualitatea bereganatzean euskal istiluaren barruan era gordinean borrokatzen duten sektore guztien biktima izatera iristen den irudia erabiliko du. Sistemak ezartzen duen joputzatik urrun askatasunez eta inguruan duen naturarekin bat etorriz bizitzea erabaki duen ikazkin baten historia adieraztera datorren Montxo Armendarizen Tasio ere, bere tematika oso ezberdina den arren, askatasun-egarri den pelikula dugu, Akatsik gabeko teknika-egikeraz egina Tasiok, La muerte de Mikelek lez, kritika eta herritarren konplizitatea lortu zuen.

Tamalez 1985etik aurrera zinemagileen eta erakundeen arteko harremanak hozten hasten dira, hamarkadaren azkenean krisialdi zabal batera iritsiz. Eraikitzea hainbeste kosta den zinearen euskal azpiegitura baterako oinarri horrek geroago eta handiagoak izango diren arrakalak azaltzen ditu. Gainera laurogeigarren hamarkada honen bigarren erdian ez da La muerte de Mikel eta Tasiorekin lortutakoak bezalako kritika eta leihatila-arrakastarik izango eta ondorioz Euskadiko zinea 1985 eta 1989 bitartean krisialdian sartzen da.

Edozelan ere euskal zinematografiaren historiarako urteotan ez da pelikula baliogarririk falta. Javier Rebollok Golfo de Vizcaya-Bizkaiko Golkoa (1985) errakuntzak errakuntza, berrikusketa merezi duen kritikak sakailatutako thriller politikoa estreinatzen du. Juanba Berasategik Kalabaza tripontzia-La calabaza mágica (1985) aurkezten du, Euskadiko zinemaren historian marrazki bizidunen lehenbiziko luzemetraia izateaz gain gerora euskal bizidunen ekoizpen arrakastatsuaren oinarri sendo eta ederra izanik.

Laurogeiko hamarkadaren bigarren erdi honetan zehar euskara zinematografia-mintzaldira egokitzearen lanean itu ugari lortzen dira. Irati produkzio-etxearen (1985) euskal eleberrietan oinarritu eta euskaraz filmatutako hiru metraierdiak - Anjel Lertxundiren. Hamaseigarrenean aidanez, Alfonso Ungriaren Ehun metro eta Xabier Elorriagaren -Zergatik panpox- zentzu horretan urrats erabakigarriak dira. Gero, de José Julián Bakedanoren Oraingoz izen gabe (1986) edo Anjel Lertxundiren. Kareletik-Por la borda (1987) filmak ere bide zail horretatik trebetasunez jarraituko dute.

Montxo Armendarizek 27 horas (1986), autodestrukziora bideratutako euskal gaztedi baten kronika eder etsigarria filmatuko du. Enrique Urbizu laurogeita hamarreko hamarkadan zinegile erabakigarriak Euskadiko zinearen historian Tu novia está loca (1987) lehen komedia estreinatzen du. Beste izenburu batzuk Ana Diezen Ander eta Yul (1988), José Ángel Rebolledoren Lluvia de otoño (1989) eta Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak-Días de humo (1989) dira.

Imanol Uribe eta Pedro Olea, talento handidun zinegile izanik Adiós pequeña y Bandera negrarekin, ez dute asmatzen. Javier Agirrek ere, euskal zinean egiten dituen (La monja alférez (1986) y El polizón del Ulises (1987) bere bi ekimenetan ez du asmatzen. Eta hiru zuzendari gaztek euren lehen lanekin porrot egiten dute. Hau da Antonio Gomez Olea -El anillo de niebla (1985)- Ernesto del Río -El amor de ahora-Gaurko maitasuna (1987)- edo Ernesto Telleriaren -Eskorpion (1989)-kasua.

Hamarkada honetan egindako lanaren laburpena, edozein kasutan, itxaropentsua da. Historian lehen aldiz Euskal Herritik metraia luzedun pelikulen ekoizpen egonkorra izan da -hogeita hamar baino gehiago ekoiztu dira- ikuslearengana helarazteko tankera eta bataz besteko duintasunetik gorako kalitatedunak. Gainera Montxo Armendariz edo Imanol Uribe bezalako zuzendariak sortu dira. Angel Amigo bezalako ekoizleak. Eta Imanol Arias, Patxi Bisquert, Xabier Elorriaga, Iñaki Miramon, Klara Badiola, Amaia Lasa, Ramon Barea o Mikel Garmendia, gutxi batzuk aipatzearren.

Baina gainera teknikari garrantzitsuen harrobia sortu da. Alberto Iglesias edo Angel Illarramendi bezalako musikagileek laurogeiko hamarkada honetan euskal zinean lehen urratsak ematen dituzte. Javier Agirresarobe edo Gonzalo Fernandez Berrido bezalako argazki-zuzendariak euskal zinean euren ikastaldiaren ondoren dagokien esparruaren gailurrera iristen dira. Kasu berezi bat Juan Antonio Ruiz Antxiarena da, bilbotar argazki-zuzendaria, euskal zinean lanik egin gabe berehala Estatu Batuetara abiatuz amerikar industria indartsuko argazki-zuzendaririk onenetariko bat lez zinearen gunean finkatuz. 1984an, urrunago gabe, Siberiadaren zuzendari bikain Andrej Konchalowsky-ren Los amantes de María (1984) filmaren argazkia izenpetzen du.

Euskal zineak laurogeita hamarreko hamarkadan bere ibilbide-hasieran dituen arazoak izanik hogeiko hamarreko aitzindaririk argienak ez hirurogeita hamarreko hamarkadako zinegilerik ameslarienak ere ez zuten laurogeiko hamarkadaren amaieran euskal zazpigarren artean aurkezten zen egoerarik inoiz irudikatu ere egingo.