Dantza

Arabako Dantzak

Araba da, beharbada, lurralderik ezezagunenetako bat, bertako kultura-ondarea zehazteko orduan. Ageri duen ugaritasun geografikoagatik eta kulturalagatik izan daiteke. Hau da, lurraldea ez da oso ezaguna, batez ere folklore- eta dantza-ondareei dagokienez, nahiz eta aberastasun ukaezina daukan bietan.

Bitxia da: lurraldearen espazio geografiko zabalaren periferia osoan ari dira zehazten legatu koreografikoa, hau da, mugako zona guztietan. Iparraldean eta, batik bat, hegoaldean (Arabako Errioxa), esanahi handiko dantzak eta dantza multzoak azaltzen dira. Aldi berean, pisu espezifiko txikiagoa ageri dute lurraldearen ekialdeak eta mendebaldeak.

Baldin eta egitura koreografikoari edo, are, haien funtzionaltasunari edo testuinguruan ipintzeari begiratzen badiegu, oso era logikoan eta argigarrian sailka ditzakegu arabar dantzak (nahiz eta anitz aldagai eta beste sailkapen-aukera batzuk ere badiren). Aipatu irizpideei jarraiki, honako eskema orokor hau egin dezakegu.