Dantza

Joko Dantzak

Herriko dantza tradizional guztien sailkapen sistematikorik eta inbentariorik ezean, eta finkaturiko kategorizazio minimo batzuk gorabehera, sarritan ahaztu egiten zaigun tipologia bat zehaztuko dugu hemen.

Joko-dantzei buruz ari gatzaizkizue. Bakoitzak bere osagaiak ditu eta, batzuetan, horien melodiek beren letrak dituzte. Dantza egiteko erarik naturalena eta dibertigarriena eskaintzen dute. Ez ziren beti aurrez finkaturiko egunetan dantzatzen, eta, antzinako testigantzen arabera, inguruan dantzarik egiten ez zuten lagun gutxi izaten ziren.

Barruan zein kanpoan dantzatu ohi zen. Jatorrian, gizonezko gazteak eta helduak dantzatzen ziren bakarrik, oso gutxitan emakumezko gazteak eta helduak.

Normalean neska-mutikoen dantzak desberdinak izaten ziren. Halere, denbora igaro ahala, horietako asko, poliki-poliki, haurren munduan erabiltzen hasi ziren. Hori dela eta, dantza horiek jatorriz txikienenak zirela uste izan da, nahiz eta ez den horrela.