Konposatzaileak

Elberdin, Josu

Pasaian 1976an jaiotako konpositorea.

Pasaiako Erdi Mailako Kontserbatorioan Pianoa, Kantua eta Armonia ikasten ditu. 1991z geroztik Trintxerpeko Karmengo Amaren Parrokian organista ofiziala izan da eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko Zuzendaritzako kidea. Federazioak antolatutako Haurren Abesbatzen Pedagogia eta Zuzendaritzari buruzko 1. Ikastaroan irakasle izan zen. Gainera Tolosako Abesbatzen Haurren Lehiaketaren 26. ediziorako derrigorrezko pieza konposatu zuen. Gaur egun Pasaiako Udal Musika Eskolan eta Ekintza Ikastolan irakasle lanetan aritzen da.



  • ERESBIL: Dokumentazio saila, D1/ELB-01. Josu Elberdinen Curriculum vitae.