Kontzeptua

Artisautza

Erabat frogatuta dago gizakiaren bizitzaren manifestazio desberdinen gainean denborak bere geldiezineko ekimenean haien gelditasuna galtzea dakarrena. Aurreko itxura eta edukia galaraztea dakar. Mundu honetan denboraren joanean dena aldatzen da. Paisaia ere, sarritan norberak nahiko lukeen baino gehiago. Arau nagusitzat jo dezakegun horretatik, gure lexikoa ezin zitekeen at gelditu eta horrela ez da bere osotasunean edo zatiren baten hasierako zentzua galdu duen ahots gutxi. Egun eskulangintzaz ezagutu eta izendatzen dugunaren kasua da.

Eskulangintzaren esanahia ez da beti berdina izan. Hobe esateko, izan da esanahi hori gaur egun duen mugetara murriztuta gelditzen ez zen garairik. Izen generiko horrek beregain hartzen zituen bai eskulangilea bai egun artista bezala izendatzen duguna ere. Eskulangileak, bere zereginean, -irakur beza eskulangintza- zori gehiago edo gutxiagoz, herri artea bere agerpen desberdinetan sortzen du. Adigaiak, hori da egun eskulangintzaz ulertzen duguna, ez dago zalantzarik, azalpen ugaritarako bidea ematen digu. Guk, definizio batek oro har izaten duen formula hotza alde batera utziz, eskulangintza eskuz zatirik gehiena egiten den lana dela esango dugu. Ofizio horretan, lanerako tresnek, eskulangilearen jabetza, gizakiaren osteko bigarren mailako tokia du. Gugandik urrun gure eskulangintzaren panegirikoa. Hala ere euskal artisautza, kalitateari eta arte senari dagokionez labur ez dela gelditu esan beharra dugu. Esandako hori froga baliogarri eta ugariak berresten dute. Aipa ditzagun sarritan xehetasun egokietan hain aberatsak diren eliza eta baserri zahar batzuk.

Eskulangintzaz On Joxe Miguel de Barandiaranek adierazitakoa egia da:

"la continuidad o repetición de diversos motivos artísticos, a través de los siglos y aun de milenios, es un hecho plenamente comprobado. Y ciñéndonos al pueblo vasco, debemos decir que algunas producciones actuales de arte popular se dan la mano, al parecer, con el arte de épocas muy lejanas a la nuestra".

Hori horretara izanik, lerro hauen xede den gaiari heltzean, oso gogoan izan beharrekoa da, garatu izan den esku-eremua baztertu gabe, askok uste dutenaren kontrara, bere lan-sistema eboluzio-prozesu baten baitan garatu da. Hori da, adibidez, kareroaren kasua, eta azken bolada honetan zeregin hori alboratu egin den arren, posporoa zeraman kotoi metxaren prestaketa lanetan berak buru-belarri jarduten zion garairik izan zen. Durangon mende honen hasieran iltzeak egiteari ekiten zion artisau edo "iltzegile" baten berri, dugu. Bere lan-tresnak taiel bat zeraman ingudea eta eskuzko iltze-eredu xumea ziren. Bere alboan, bere garaikidea zen Tolosako "iltzegile" batek, fabrikazio sistema zertxobait garatuagoa, apala izanik ere, zeukan. Honek, bere lana egikaritzean, erdian zuloa zeukan matrize bat atxikita zeraman euskarri batez balitzen zen, iltzea izango zena egiteko. Iltzeburua, "iltzegile oinaren eskura zegoen pedal baten bidez akzionatzen zen beste matrize bat (arra) zeraman eta gorago aipatu izan dugun matrizearen gainean erotzen zen mailu piloi baten bitartez lortzen zuen iltzegileak. Bestalde, gaztagintza ere, artzain etxola txiki baten barruan egonik, berrikuntzaren menpe dago. Artzainak, eta hemen Urbiako artzainez ari naiz, esnearen beharrezko epeltasuna mantentzeko, beste ur epelez betetako ontzia darabil. Aipatutako sistema hori, bere soiltasun horren barruan, oraindik ere ez dio berritsua izateari uzten, eta gatzatu-prozesua arindu egiten du. Xehetasun bat besterik ez da, itxuraz hutsala, baina gaztak eginez diharduen artzainari ahalegina eta denbora ekonomizatzen dizkiona.

Eskulangintza jakin baten jatorrizko patentea aldarrikatuz bertokotzat arintasunez jotzea erraz erratzera eramango gintuzkeen zio izan daiteke. Beharrezkoa da munduko puntu desberdin eta urrutikoetan den gizakiak, antzeko beharrizanek eraginda, bere zerbitzurako antzerako gauzak sortu dituena ez ahaztea. Horregatik dugu euskal eskulangintza; baina ez beti esklusiboki gurea. Adibide bezala gure eskulangileengan hain naroa den marrazki geometrikodun zurezko altzarien zizelkatzea aipatuko dugu, eta Baeschlinen adierazitakoaren arabera, eskandinaviar herrietan, Austrian, Suitzan eta herri balkaniarren barrenean altzariari era berdinean aplikatutako egur-zizelkatze berdina aurkitzen da.

Gizonak, arorik antzinakoenetatik, makinismoa sartu eta seriean egindako industria gune modernoen sorkuntzaren etorrerara arte, eta hori gure inguruan XIX. mendearen erdian ezarri dezakegu, eskulangintzaren eremuan bizi izan zen. Bere inguruan zituen gauzetatik asko horrela lan egitetik eratorritako, asko-gutxi, ekoizkin zuzena izan ziren. Lerro hauen betekizuna ez den heinean aztertzera sartuko ez garen faktore desberdin askok eraginda, eskulangintza horren atalak era berezian errotu eta distira egin dute. Euren distira gugana iritsi dira eta zigilu propioz markatuta gelditu dira, gure herriaren egitate bereizgarri bezala.

Julio Caro Barojak, bere "Los Vascos" idazlanean, eta arte plastikoei eskainitako lan interesgarrian, euskal zeramikari buruz, antzinako Lizarrakoaz gain, "decorada con rosetones de aire tradicional y algunas piezas de otros altares hoy desaparecidos", orotara, nahiz eta modalitate berezi batuk eskainiz "hasta época muy tardía no ha habido en el país talleres que hicieran piezas con una decoración desarrollada y éstas suelen ser de inspiración extraña". Gure artean ehungintzak tradizio handia izan du. Horren lekuko, ehunei buruzko Errege Katolikoek berretsitako Bergarako 1497ko Ordenantzak ematen dute. Baserriko zeregin arrunta lihoa lantzea izan zen. Haria etxeetan egiten zen, eta berarekin egiten zituen baserritarrak bere beharrizanak hornitzeko behar zituen ehunik gehienak. Ehundegi apalak zeuden, ustiaketa sendian gelditzen zirenetakoak, eta beste batzuk aldiz, zerbait handiagoak, ehuntari profesionalek erabilitakoak eta horretatik bizi zirenak. Ehungintzarekin gorularia, txaratila eta bere gurpiltxoa, eta ehulea, bere ehungailu angeluzuzenaren zarata bitxi eta monotonoaz gogoratzen ditugu. Ehulea ia herri guztietan geneukan. Mendearen bigarren hamarkadaren inguruan ezar genezake etxe-irutearen desagerpen aldia.

Duela 40 urtera arte abarkak izan dira artzainaren eta "baserritarraren" oinetakorik arruntenak, bereziki Euskal Herrian hain ugariak diren euri egunetan. Aymeric Picaudek, XII. mendean, gure artean ondu gabeko narruzko baserri-oinetako horiek ikusi izana aipatzen du. Euskal abarka zati bakarrekoa da, eta lehengai bezala abelgorrien narrua darama. Bere josketa, kotoizko edo narruzko zintaz egindakoa izan daiteke, eskulangileak aldez aurretik narrua lehortu eta ur epeletan bigundu ondoren egindakoa. Bitxitasun bezala Gipuzkoan (1970) abarketari bat gelditzen dela esan behar dugu. Elgoibarren bizi da, San Pedro auzoko "Armueta" baserrian.

Abarketaren ekoizpena mekanizatuta eta industrializatuta dago. Baina oraindik ere, hiribildu alpargatagileen artean nagusia den Azkoitiaren kasua adibidez, etxaldeko ate alboan eskuan eztena edukiz apur bat plano makurtua duen egurrezko lan-mahaiaren gainean lanean dabilen artisau bakarlaria ikusteko aukeran gara. Eskulangile horrek lehendabizi zorua prestatzen du, lan horrek irazkitze izena edukiz. Horretarako, jutearen trontza darabil, "arimaduna", bere baitan gurutzatu gabeko hari bi daramatzana edo "arimarik gabea" hari gurutzatuz egindako izanik. Ondoren bere erdigunea lotu egiten du eta josteari ekiten dio. Behin zorua lortutakoan, barru eta kanpo josketa daraman ehuna ipintzen du, eta amaitzeko zinta jartzen dio. Bai ehuna bai zinta, kotoizkoak dira.

Euskal Herrian oskiaren artisautza antzinakoa izan da, bere erabilera oraintsura arte behintzat murriztua izan den arren. Egun ugariak dira oinetako hori neurrira egiten aritzen diren artisauak.

Eskulangintza bezala izenda dezakegu egurretik, burdinatik eta harritik eratorritakoa ere. Azken honetatik ez ditugu maisu harginak aipatu gabe utziko eta ezta euskal artisautzaren ondarea aberasten duten izaera esanguratsudun estelak ere. Damaskinatugintzatik, artisau eibartarrak era berezian nabarmendu diren diziplina izanik, hiri-edo landa-etxeko burdineriara arte, burdingintzaren zerrendarik arinena egitea lan honen helburuen mugak gaindituko lituzkeen zeregina izango litzateke.

Baina bereziki burdinak XVI, XVII eta XVIII. mendearen zati baten bere garairik distiratsuena izan zuen burdinoletara garamatza. Eta aipatutako "ola" edo burdinola horiekin batera, ontzioletara eta hain euskalduna izan den armagintzara ere. Aingurak ahaztu gabe, zeren 1739an, Guilisasti arabarraren gogo artegatsu eta ekimentzaileari esker ordura arte gure artean ezezagunak ziren astuntasun handia zeukatenak egiten hasi ziren.

Hala eta guztiz ere egurretik eratorritako artisautza emankor eta oparoak erriberako arotzetik hasi eta "makila" lantze lanean diharduen artzain bakartira arteko esparrua du. Artisautza horretan arkitekturak, bereziki hain euskalduna dugun herri-arkitekturak toki nabarmena du. "Baserritarrak inoiz arte-lan bat egiteko asmorik izan ez zuen neurri berean, ez zekiela erabat berezia den arte konstruktibo bat sortu zuen..." (Joaquin de Irizar "Las Casas Vascas"). Altzarian zizelkari geometrikoak dira ugari -diogun bezala ez dira euskal lurraldekoak soilik-, sarritan erradiodun zirkunferentziak, gurutzeak eta beste gai estilizatu batzuk, eta gurean "zizailua" izan da. Bizkarralde handiko altzaria, hotzaren eta aire korronteen aurka babes-leku bezala jardun eta erabilera bikoitza zuena, aldi berean eserleku eta kutxa delako. Zizailua, kutxarekin batera, euskal altzarigintzan altzaririk eredugarrientzat jo dezakegu. Baserri aldeko bizitzan elizako hilobia etxearen luzapena izan denez, arte edertasun nabarmena agertzen duen "argizaiola" izenekoa -argizaria kiribiltzeko egurra- daukagu.

Uztargilearena da Euskal Herriko eskulangintzan gehien errotuta dagoen lanetariko bat. Euskal uztarria adarkorra da, garondoan oinarritzen da eta adarretara lotzen da. Osokoa da. Inoiz uztargileak urkia, haltza eta gaztainondo zuria -beltzak ez du balio, erraz apurtzen baita- erabili izan baditu ere, oro har "uztarria" egiteko zeregin horretarako pagondoa erabiltzen da. Uztarri txiki edo banakakoa, gure baserritarren artean oso mugatua, 80 cm. neurtzen ditu, eta uztarri bikoitzak metro bat eta 20 edo 30 zm.ko neurria du. Euskal "uztarria"ren gauzarik deigarrietariko bat ardi narruaren azpian ostentzen den bere kanpo aldea, arte-tailuz egindako gurutze ebakidurez eta flora gaiez eta "begizko"arengandik babestutako botere magikoak dituzten estilizatutako idi-buruez hornituta dagoela ikustea da.

Uztargiletik lanerako tresneria desberdinak egiten dituen gurdigilera igaro gaitezen. Behinola aldenduta zeuden baserrietako etartera arte iristen diren asko gutxi erosoak ditugun gurdibideekin gurdia alboratua izan dena ikusita, baserriko gurdiaz gure mendietan diren bide zidorretatik zehar, betidanik, ibili izan den garraioa izan dela esan beharra daukagu. Gurdia nekazal baserri-aldeko herrietako baserriko bizitzarekin erabat identifikatuta egon izan da. Bertan, gurea bakarrik ez dugun ohituraz, eztei bezperan, ospakizun garrantzitsua behingoan izango dena iragartzen duen kirrinkatzearekin baserrira "etxekoandre" berriaren arreoa eraman da. Aipatu gurdiak bi gurpil daramatza, ardatz batez baturik, pagondoz eginak eta "gurditxinela" izeneko pieza biren bitartez gurdiaren oheari heltzen diotela. Gurdiaren kirrinkatzea "gurtitxinelak" "ardatzarekin" elkar ukitzean sortarazten duen kirrinka da. Baina ezinbestekoa da horiek egurrezkoak izatea, metalikoak oso isilak baitira. "Zenbat eta gurdia zaharragoa are eta ozenagoak bere kirrinkak" esaten du euskal atsotitz zahar batek. Egun, erorita, ia erabilerarik gabe, ia ez dira baserriko gurdi horiek egiten eta gurdigileen eskuetatik irteten duten gutxiek burdinazko ardatza eta autoa ihakindatzen duten gurpilak eramaten dituzte. Baina "gurdi" hori isila da; ez du ezteiaren alaitasunik ez lanaren nekerik agertarazten. Arimarik gabeko, hotz, sentiberatasunik gabeko bilakatu da.

Egurretik eratorritakoa denez otzarak, "otarra"k edo "saski"ak egitera aritutako eskulangintza aipa dezakegu. Gaur egun eskuz egindako lan hori, beste asko bezala, atzerabidean den arren, orain urte batzuek arte naroa zen bere beharrizanak hornitzeko baserrietan otzarak egiten zebiltzan baserritarrak ikustea. Halaber industrializatutako artisautza bezala herri batzuetako ekonomia bizitzan otargileak bere garrantzia izan du. Horixe da Oñatiren kasua. P. Jose A. de Lizarralderen arabera, ia otzaragilerik gelditzen ez den hiribildu horretan, egunero 80 dozenatik gora otzara egitearen ekoizpena lortu zen, euretatik asko Cuba eta Argentina helmuga zituztela. Gaur egun, Gipuzkoako lurraldean, Nuarbeko auzoa, Azpeitia eta Beizamako Udalerrien esparrua dena, herri eskulangintza horren gunerik garrantzitsuena dugu. Nuarben 40 artisauk ekiten diote mota eta tamaina desberdinetako otzaragintzari. Jarduera horretan aritzeko otzaragileak darabilen lehengaia "txara"ren -sei edo zazpi urtetako gaztainondoa, batez ere urte gehiago dituena lan egiteko oso ahula delako-, lehen kimua da. Une gutxi batzuetan otzaragintzan urritxaren azala ere baliagarri da. Txarak, egoera berdean mantendu ahal izateko, ur-andela baten uzten dira, eta, gero, zumitzak atera aurretik laban egozteari ekiten zaio.

Eskulangintza bezala izendatzen dugunetik gelditzen den gutxia herriaren iraganean hainbesteko garrantzi eta zeregina izan zuten gremioak desagertu ziren hiriguneetara tolesten da. Haien lekukotasun ahul bezala kale batzuen errotulazioa eta kofradiak gelditzen zaizkigu, euren estatutuetako zati batzuetan ageri diren izaera sinbolikodun atalak salbu, erlijio erakunde soil bezala jardunez. Zutabeak arriskutan dituen eskulangintza horren azken gotorlekua, benetako mundua da. Eta horren baitan, era berezian, artzaintzaren esparrua. "Bere arima artista da" esango digu artzainez B. Estornes Lasak; baina, artzaintzaren beraren propio duen betekizunaz aparte, eskulangintza bazterreratu egin dute. Jada ez dute egurra lantzen, eta ez dituzte ehunezko galtzak ere egiten. Baina gizon horiek dabiltzan eremuek oraindik ere zapore berezia dute. Toki horietan ezin ikusi izango dugu sutea eta ingudea dituen "yoare"ak edo "zintzarriak" egingo dituen tailerrik. Eta artzainarentzako ez baina, batez ere denboratxoa delako egurrezko ontziak metalezko beste batzuengatik ordeztu zituztena, bere "errakia", -horrela deitzen diote eurak- eskuetan duela "kaikua", "oporra" eta "abatza" lortzen saiatzen dira. Osoko egurrez egindako ontziak, gehienean, gaur egun, apaingarri bezala erakusteko erabiltzen direnak. Tradiziozkotzat jotzen dugun gure eskulangintzaren zatirik handiena sendi giroan garatu izan da. Lantegia, gurasoengandik semeengana igarotzen zena, Carmelo de Echegaraik adierazten duen bezala, etxearen jarraipena zen. Baina, lerro hauen hasieran adierazitako printzipioagatik, gauza guztiak bilakaeraren arabera direna alegia -eta aldaketak bat batean bizkortuz dabiltzan gizartean bizi gara-, etxe-industria horiek desagertze zorian daude. Konsunzio prozesuan aurkitzen dira, euretatik asko desagertuz doan mundu baten arabera bizi direlako. Mundua-gizona ordezkatzen dute eta gaur mundua-makinak ildotik jarraitzen dugu. Baina esan dezagun baita bere garaiko betebeharrak asetuko dituen beste eskulangintza berri bat sortuko dena -jada bada-, beharbada ez hain jatorra baina.