Sendagileak

Viñes Ibarrola, Jose

Mediku nafarra, Iruñan 1898an jaioa. 1987an hil zen.

Bere ikasketak Madrilgo Unibertsitatean burutu zituen, irakasle bezala Gregorio Marañon izanik. Cendea de Galarren eta Arce eta Lónguida bailaretan lan egin zuen. Higiene eta Osasun irakaslea Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean, Zaragozako eta Soriako Osasunburua izan zen eta geroztik Iruñakoa 1942tik 1968ra bitartean. Kargu horretan zela tosferina, poliomielitis, tetanos eta difteriaren aurkako haurrak txertatzeko kanpainak sustatu zituen (1964). Bere lanak Osasunaren Gurutze Handia eta enkomenda merezi izan zituen.

Argitaratutako bere idatzien artean, aipagarrietariko batzuk: Una epidemia de peste bubónica en el s. XVI (Iruña, 1947) y Alcohol, stress, cáncer (Osasun Lurralde Institutua, Iruña, 1957), Osasunaren Mundu Erakundearen bekaz egindako lana.