Monarkia eta noblezia

Teobaldo I

Nafarroako erregea (1234-1253).

Champagneko konde jaio zen (Troyes, 1201). Champagneko Teobaldo III.aren hil osteko eta Nafarroako Blancaren (Antso VI.a Jakitunaren alaba) semea Iruñean hil zen / Iruñea 1253ko uztailaren 8.a.

Nafarroako koroa bere osaba Antxo VII.a Azkarraren eskutik jaso zuen oinordetzan 1234an, horrela Champagne-ko dinastia ezarriz bertan.

Hasierako politika-jarduerak Gaztela eta Aragoaren gerren aurrean erreinua sendotzearena zen. Jaime I oinordeko izateko eskubideaz baliatu zitekeen Antxo Handiak itundutako umeordetzean oinarrituz eta Aragoiko zenbait gaztelu okupatu zituen bidegabeki Nafarroaren esku zeudenak (Gallur, Escó, Zalatamor eta Trasmoz) eta Teobaldok, borondate oneko jestu bezala, uko egin zienak. Fernando III.a Gaztelakoarekin ezkontza-akordioa izenpetu zuen bere alaba Blanca (1222an ezkondu zen Ines de Beaujeu bigarren emaztearekin edukitako alaba) eta Gaztelako oinordekoarekin, Alfonso X. izango zenarekin, adostua. Ezkontza honen ondorengoek Nafarroa hartuko zuten oinordetzan, eta Gaztelakoak Teobaldori, Gipuzkoa eta beste lur batzuk eskaintzen zizkion, baina ez Araba, Nafarroakoak berarentzat eskatzen zuen bezala. Ituna aurrera eraman ez arren, erregealdi guztian harreman ona mantendu zuen Gaztelarekin. Teobaldo 1220an ezkondu zen Gertrudis de Metz-ekin, gero baliogabeturik gelditu zen ezkontza; 1233an hirugarren aldiz ezkondu zen Margarita de Borbon-Dampierre-ekin. Honek zazpi seme-alaba eman zizkion, tartean Teobaldo oinordea izango zena.