Kontzeptua

Antzerti

II. Errepublika, uneko espainiar bizitzan arte eta kultura ekintza garrantzitsua den antzertiaren indar handiko aldiarekin batera gertatzen da. Eszena arteagatiko zaletasuna antzerti-talde ugari batek hiriburuetan bakarrik ez eze biztanle gutxi edota tarteko herri eta biztanle-guneetan ere landuko du. Alderdi politikoek, sindikatuak, zirkuluak, ateneoak, erakunde katolikoek... herri-aisialdiaren zati handi bate betetzera etorriko diren antzerti taldeak izango dituzte.

Vasconian berezitasunez batzokiak azpimarratu beharra dago eurak izango baitira Euzko Alderdi Jeltzalearentzako alderdikide eta hautesleak erakartzeko, hezteko eta euren jostaketara bideratutako ekintza-programa garrantzitsuak antzertian gauzatzen zituztenak. Primo de Riveraren diktaduraren azkenean Oldargi, Eusko Gaztediren (EAJaren adar gaztea) Pizkundia sozietatearen antzerti atala, sortu zen Euskal Herri Antzertiarekiko sabindar asmoa egi bihurtzeko helburuz. Xede horretarako, euskerazko adierazpenak erabiliz gazteleraz antzezten zituzten Yeats, Pearse eta Maeterlincken lanak ikuspegi abertzalea emanez egokitzeari ekin zioten. Horren zuzendaria izan zen Manuel de la Sotaren, eta Esteban Urkiaga "Lauaxeta"ren asmoa, Bizkaiko herrietatik zehar gogo unibertsalistadun baina kalitatezko antzerti doktrinatzaile bat hedatzearekikoa zen.

Kultura arloko burutazio zorrotz batetik, euskal literatura eta hizkuntzaren aldezpen, hedakuntza eta zaintzara eskainitako Euskaltzaleak-Acción Popular Vascak ikaragarrizko lana egin zuen. Euskaltzaleak erakundeak urtero testuen eta antzerti muntaien lehiaketetarako deiak egiten zituen, eta 1934tik aurrera Eusko Antzerti Eguna-Dia del Teatro Vasco, maiatzean egiten zena, antolatzeari ekin zion. Gogora dakargun aldian 54 aletan zehar antzerti euskaldunaren zeregina zertan zenaren akta jasotzen zuten 1932tik 1936ra bitarteko Antzerti. Euskal Antzertiaren Illerokoa argitalpenaren sortzaile eta zuzendaria izan zen Antonio Labayen euskal "antzezleen" kronista, konplize eta animatzailea izan zen.

Iruñan, erreferentziazko egile bezala Ignazio Baleztenaren eskutik Karlista Zirkuluaren antzerti-eszenak oso aktiboak izan ziren, eta Ateneoak ere Nafarroa osotik antzerti ekimena sustatu zuen, Federico Garcia Lorcaren La Barraca, antzerti hezigarri ibiltaria, zirrara sakona sortarazi zuena, Iruñara ekartzea lortuz.

1936ko uztailean Estatu frankistaren kolpeak euskal antzertiaren historian errepikagarriezina den aldi bati amaiera eman zion. Gudan zehar, Bilbon eta menderatu gabeko Bizkaian, herriaren gogoa jasotzeko eta propaganda- eta onegintza-ikuskizunak antolatu ziren, asaldarien menpe zeuden eskualdeetan karlistak eta falangistak sustatutako gala eta funtzioak "Aberriaren defendatzaile kementsu" zirenentzako dirua eskuratzen zuten bitartean. Conrado Blanco olerkari eta geroago antzerti-enpresari oparoa zenak, zaletuak ziren aktore talde baten buru zela, Nafarroako herrietatik errepertoriotik jatorrenak eta kontserbatzaileenak eraman zituen.

Geografia arrazoiengatik batez ere, Donostia asaldatuen kultura-hiriburua izatera iritsi zen. 1936ko irailean asaldatuen mende erori zenetik, Miguel Mihura, Edgar Neville, Enrique Jardiel Poncela edo Joaquin Calvo Sotelo bezalako idazleak bertaratzen hasi ziren, Arturo Serrano enpresariarekin batera guda osteko espainiar antzertiaren joeretako batzuen sorlekua izango ziren solasaldiak antolatuz. Gainera, 1938 eta 1939ko bitartean hiriburu donostiarra Agustin de Foxá, Juan Ignacio Luca de Tena edo aipatutako Calvo Sotelo bezalako, besteak beste, egile "nazionalak" egindako lanen estreinaldien lekuko izan zen.