Kontzeptua

Antzerti

XX. mendeko azken hamarkada Orain, Karraka, Geroa, Tarima eta Bekereke bezalako talde historikoen desegitearen lekuko izango da, Bilboko Maskarada eta Gasteizko Paraiso Antzokia bezalako beteranoak iraute lortzen duten bitartean. Bestalde ezagunenak diren bi besterik ez aipatzearren Iruñako El Lebrel Blanco eta Donostiako Teatro Estudio bezalako ibilbide luzea duten amateurrak ere irautea lortzen dute. Talde haien desegiteak -sarritan talde soilak baino askoz gehiago ziren-, ordutik aurrera, derrigorrez edota graduz, era autonomoan euren aktore, egile edo zuzendari bezala lantzen hasi ziren indibidualtasunak liberatu egin zituen.

Euskal antzertiaren "aro heroikoa" agortu ondoren -boluntario-aldia, bokaziozko lana, grinazkoa, "aktibismoduna", enpleguaniztasunekoa-, sektorea profesionalizazio prozesu motel eta irregular baten sartu zen. "Talde" kontzeptua desagertu egin zen, "ikuskizunetarako ekoizpen-enpresak" izendapen profesionalagoarengatik ordeztua izanez. Enpresa berri horietan sarritan Antzerti Askeko "rokero zaharren" eta Antzertin edota beste antzeko eskola batzuetan lizentziatutako gazteen artean sinbiosi interesgarria ematen da. Antzinako "euskal antzertia"ren eta "gaztelerazko antzertia" izenekoaren arteko banaketa, ekoizpen profesionalaren ikuspegitik behintzat, desagertuz joango da zeren salbuespen batzuk izan ezik, konpainiarik gehienak gero eta jendetza handiago batera iritsi ahal izateko, euren muntaietan bertsio bikoitzak antolatzen dituzte.

XX. mendea bukatzean, ekoizle batzuk jada egitura profesional garrantzitsua erakusten zuten, eta Ur Teatroa, Bekereke, Tanttaka, Agerre edo Trapu Zaharrak izenak Euskal Herrian bakarrik ez ezik, espainiar karteleran eta nazioarteko jaialdietan ere indarrez entzuten hasi ziren.

Baina sektoreak gaitz endemikoa zeukan: bere ikaragarrizko sakabanaketa. 1994an egindako galde-sorta batek 129 talde kopuru ematen zituen, euretatik 30 izaera profesionaldunak (horrela zioten behintzat). Ezegonkortasuna konstante bat zen: ekoizleak urte batzuk besterik ez zuten irauten, proposamen bakoitzeko antzezpen gutxi egiten dira eta aktoreak antzertia telebista edota zinema bezalako lan askoz errentagarriagoen osagarri besterik ez dute ikusten.

Ahaleginak koordinatzeko, 1995ean Eskena, Euskadiko Arte Eszenikoetako Enpresa Ekoizleen Elkartea, jaio zen. Eskenak, 2010ean enpresarik garrantzitsuenetatik hogei inguruko zerrenda luzea bilduz, arte eszenikoen sustapena, sektorearen ekonomia-garapena eta elkartekideek erakundeekin eta inplikatutako eragileenganako harremanean lagungarri izatea bezalako helburuak ditu.

Antzertia, XX. mendearen hasieran gehien praktikatzen zen literatura generoa izatetik gutxien ikusten dena izatera iritsi da. Antzerti-egiletzako hedapen gutxi eta ekonomia-sari gutxi eskaintzen ditu, eta beraz elkarrizketagile gazteek nahiago dute ikusentzunezko gidoiaren mundua. Donostia Hiria edo Santurtziko Serantes bezalako literatura sariak baino ez dute bizigarri txikirik mantentzen.

Mende bien arteko euskal antzertiko egileei, euskera zein gazteleraz, gainbegiratu bat ematen badiegu, egilea barik espainiar eszenatokietarako itzulpen eta egokitze lanerako mundu guztian zehar diren arrakasta komertziala dutenen "ehiztaririk" garrantzitsuena den batengandik hasi beharra dago: Juan Jose de Arteche gipuzkoarra. Berrogeigarreneko hamarkadan jaiotakoen artean Rafael Mendizabal, David Barbero, Ignacio Amestoy -gehien estreinatua eta bere testuetako itzulpen eszenikoetan zoririk gehien izan duena-, Fernando Savater eta Enkarni Genua ditugu, azken horrek txotxongiloaren munduan berezitasunez ekinaz. Hurrengo hamarkadan Francisco Javier Gil Diez-Conde, Felipe Loza, Teresa Calo, Maite Agirre, Xabi Puerta, Juan Luis San Jose eta Antton Luku ditugu. Hirurogeigarreneko hamarkada izan da eszenarako idazle kopuru handiagoa utzi diguna: Borja Ortiz de Gondra, Garbiñe Losada, Roberto Herrero, Jose Antonio Vitoria, Carlos Anso, Patxo Telleria, Ramon Agirre, Xabier Zorroza, Xabier Mendiguren, Aitzpea Goenaga eta Yolanda Arrieta. Ander Lupusekin, hirurogeigarreneko hamarkadaren hasieran jaioa, amaitzen dugu zerrenda hau, zehatza izatetik urrun hurbilpenezkoa dena.

Lerro hauek idazterakoan euskal antzertiaren egoera Ados, Agerre, Ez dok hiru, Fabrica de Teatro Imaginario, Gaitzerdi, Glu Glu, Golden Apple Quartet, Gorakada, Hortzmuga, Kanpingags, Kukubiltxo, Markeliñe, Maskarada, Panta Rhei, Picor, Porpol, Tanttaka, Taun-Taun, Teatro Paraíso, Teatro Estable de Navarra-Pinpilinpauxa, Tentazioa, Traspasos, Txalo, Ur Teatroa eta Vaiven bezalako konpainien menpe dago. Iparraldeari dagokionez, bere egoera Bidasoaren beste aldetik pribilegiatu bezala ikusi izan da bai azpiegiturengatik bai erakundeek euskarri sendoa ematen dioten konpainia multzo baten egonkortasunagatik ere. Talderik zaharrena 1979an sortutako Théâtre des Chiméres da. Antzerti-gune osokoa da eta lurraldeko "lycées" izenekoetan tailerrak suspertu, mintegiak eta ikastaroak eman eta hurrengo hiru Jaialdi hauek antolatzeaz arduratzen dira: Le Mai du Théâtre Hendayan, Faim de Travaux, Biarritzen, eta Les Translatines ? Franco-Ibérique et Latino-Américain Jaialdia, biurtekoa. Lézards qui bougnent konpainiak testu garaikideak eszenaratze duen bere kalitateagatik Frantzia guztian oso ospe handia du; bestalde "performance"jaialdiak ekoiztu eta sustatzen ditu. 2010ean konpainiak Bayonan "Artista-Egoitza" bat zabalduko du.

Amai dezagun Elorrion kokatuta dagoen eta Carlos Gil Zamora euskal eszenako beteranoak zuzendutako Artez aldizkariaren lan baliogarria aipatuz. 1966tik aurrera Artez euskal, espainiar eta iberoamerikar antzerti-errealitatearen notario zehatza bakarrik ez eze sormenaren eta ikerketaren sustatzaile gogotsua ere bada.

Bestalde ez ditugu aipatu gabe utziko Eibar, Getxo, Santurtzi, Donostia eta Tolosako jaialdi, ekitaldi eta azokekin bat datozen euskal antzerti-egutegiko egun aipagarriak eta Ercilla, EAB eta Max sarietako lanik artistikoenei buruzko aintzatespen ekitaldiak ere.

Euskal antzertiak, XXI. mendean erronka asko eta garrantzitsuei aurre egin beharra die. Baina inoiz izan ez dituen trebatutako profesionalak ditu. Arte Dramatikorako eskola ofizial bat ez izana edota aurrekontu publikoarekiko gehiegizko menpekotasuna dira bere etorkizunerako bidean euskal antzertiak aurre egin beharko dien arazoetariko batzuk.