Konposatzaileak

Vargas Ripalda, Urban

1606an Faltzesen (Nafarroa) bataiaturiko XVII. mendeko musikagile nafarra.

Bere izena Urbano Barguilla y de Ripalda zen. 1626an Luis Bernardo de Jalon maisuaren dizipulua izan zen Burgosen. 1627an Vargas zen Huescako katedraleko musika-kaperako burua eta 1629an Iruñeakora pasa zen postu bera betetzeko. 1637an Calatayud eta Darocan agertzen da. Aldiz, 1646 eta 1651 urte bitartean, Zaragozako Pilarreko Kaperako maisua izan zen, 1653an itzuli zelarik bertara bi urte Burgoseko Katedralean pasa ondoren. Jarraian, Valentziara joan zen bizitzera bertan hil zelarik 1656an. Musika liturgikoaren autore emankorra, egon zen katedraleko artxiboetan aurki daitezke bere lanak, batez ere Burgosekoan (73 partitura). Miserere, salmo, meza eta magnificat, abesti eta gabon-kantak (batzuk Eslava eta Aita Villalbak argitaratuak) konposatu zituen. Valentziako katedralean bere 14 ahotsetarako Oficio de Tinieblas lana aurki dezakegu. Mañeruko parroki artxiboko inbentarioetan Vargasen hainbat lan daude.

Bere ekoizpena oso zabala da, bere garaikideena baina hobeto kontserbatua eta gainera oso hedatua dago, bere garaian bizi izan zuen ospearen islada delarik hau. Bere lanen artean, hamasei meza eta ahots askotarako gabon-kanta polifonikoak (bost korotan hamaseirartekoak) kontserbatzen dira besteak beste.

1656ko urriaren 8an Valentzian hil zen.



  • EZQUERRO ESTEBAN, Antonio: "Vargas [Bargas], Urbán de". Non: Casares, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. Madril, Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 10. t., 738-44 orr.
  • HUDSON, Barton: "Vargas [Bargas], Urbán de". Non: Oxford music online.
  • SAGASETA ARÍZTEGUI, Aurelio: "Vargas Ripalda, Urbán". Non: Gran Enciclopedia Navarra. Iruñea: CAN, 1990. 11. t., 322 or.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.