Irakasleak

Urruzola Zabalza, Maria Jose

Pedagogoa gipuzkoarra. Irunen jaio zen 1940an, eta Bilbon hil zen 2006ko apirilaren 28an.

Filosofia eta Letretan lizentziatua. Ibilbide profesionalean zehar hezkuntza ertaineko katedra bete zuen. Jarraian Bizkaiko Pedagogia Orientabiderako Zentroetan Elkar-Hezkuntzako laguntzailea izan zen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe zegoelarik. Kargu horretan aritu zen bere ibilbideko azken 11 urtetan, 2001ean jubilatu arte.

Euskal Herrian emakumeen aldeko mugimenduetan oso eragile aktiboa izan zen. Lanbroa Emakumezkoen Elkartea sortu zuen, baita Emilio Pardo Bazan eta Emaitza elkarteak ere. 2000. urtean ere Euskadiko Alderdi Feminista fundatu zuen.

Hainbat aldizkaitan esku hartu zuen: Emakunde, Cuadernos de Pedagogía; eta beste zenbait egunkaritan El Correo Español-El Pueblo Vasco, Egin edo Deia. Liburuak ere idatzi zituen: Sexualidad en la escuela, Bartzelona, 1985; Aprendiendo a amar desde el aula, Bilbo, 1991; Guía para chicas, Bilbo, 1992, Introducción a la filosofía educadora, Bilbo, 1995 eta Educación de las relaciones afectivas y sexuales desde la filosofía coeducadora, 1997.