Auñamendi Eusko Entziklopedia
Fondo Bernardo Estornés Lasa

Buscador

Home > Auñamendi > Pedro Migel Urruzuno

Pedro Migel Urruzuno

EHUko Euskara Institutuak argitaratua, Euskal Literaturaren Hiztegian.


toolbox

  • editions:
  • other languages:
    • ver en castellano
  • escuchar
  • share

Elgoibar, 1844-Mendaro, 1923.

Pedro Migel Urruzuno Elgoibarren jaio eta bere gazte denborako zenbait urte Lesakan eman zituen. 1870ean apaiztu zen, aurretik Elgoibarko eritetxean jardun zuen, ondoren Elgoibarren bertan erretore eta Mendaron arima-zaintzaile ibili zen luzaro. Euskal idazle gisa ipuingile oparoa dugu Urruzuno. Bere gairaiko aldizkarietan barreiatu zituen ipuinak. Horrela, Euskal-Erria, Euskalzale, Ibaizabal, Euskal-Esnalea, Baserritarra, Jesusen Biotzaren Deya, Zeruko Argia, Argia eta abarretan idatzi eta "Urruzuno", "P.M" eta "Urzale" izengointiez sinatzen zuen. Hala ere, ipuinak idazteaz gain elizarako zenbait lan txiki, gehienak itzulpenak, ondu zituen: Meza Santua zer dan (Durango, 1915), Martin Cochemek alemanez idatzitako liburuaren itzulpena; Anima ondo damutua eternidadeko gauzak konsideratzen (Tolosa, 1921) Aita Braudranen liburuaren itzulpena berau ere eta Eliz-kantak (Iruñea, 1904). Baina, esan bezala, ipuinak dira bere lanaren alderik oparoena. Aldizkarietan sakabanatutako ipuinek Urruzuno hil ondorengo urteetan ikusi zuten argia bilduma formatopean. Horrela ditugu honakoak: Urruzunotar P.M'en Ipuiak (Iruñea, 1930), Euskalerritik zerura ta beste ipui batzuk (Auspoa, 1961), Iru ziri (ipui ta bertso) (Auspoa, 1965) Ur-zale baten ipuiak (Auspoa, 1965), Sasi-letrau baten ziria, ta abar (Auspoa, 1973). Ipuinotan Urruzuno idazle herrikoi agertzen da, euskaraz gutxi irakurtzen zuen herriarentzat idatzi zuen, Ipuiak laneko hitzaurrean aitortu zuen bezala:

"Beste nere eginkizuna da, euskaldun guzien artean irakurtzeko zaletasuna piztea. Ortarako gauz errez eta atsegiñak bear dira oraindik. Gauza zail ta landuaz aspertu ta nazkatu egiten baitira euskaldun geienak. Lotsagarria bada ere, egia ezin ukatu".

Horregatik, garaiko garbizaletasun aranistatik ihes egin eta bere idaztankera herrikoi, bizi, jator eta esaeretan aberats agertzen da. Nabarmentzekoa da bere idazkien elkarrizketetan nola pertsonaia herrikoien (baserritarrak, ijitoak, arotzak, errementariak...) hizkera euskara jatorrean emateko gai den. Edonola ere, Urruzunorena garaiko prosa xumearen adibidea baino ez da, ikusten dugunez, ipuinetan batez ere garatu zena. Horrela, Urruzunoren ipuinak kontakizun erraz, xume eta barregarriak dira, baita moralizanteak ere, ipuingintza landuago batetik urrun xamar gelditzen direnak. Urruzunoren lana, beraz, erabat dator garaiko narratiba laburraren ezaugarriekin, apala, moralizantea, dibertitzeko xedea zuena, baina, era berean, irakurtarraza, lan jasoagoek lortzen ez zutena. Gaur egun, Urruzunoren ipuinak ereduzkoak ez badira ere, beren idaztankeraren ezaugarriak badira ahozko estilo jatorraren eredu.

Álvaro Rabelli Yanguas
2012


Images

Our Sponsors