Politikariak eta Kargu publikoak

Recalde Diez, Jose Ramon

Jurista, saialaria eta politikoa. Jose Ramón Recalde 1932 Donostian jaio zen. Euskal Herriko Unibertsitatean Doktoregoa eskuratua, katedraduna izan zen eta egun Donostiako Deustuko Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle ohia da. Legelari laboralista, Herri Askapenerako Frontearen (Felipe bezala ezagunagoa zena) sortzaileetariko bat izan zen.

Langileen Alderdi Sozialista Espainiarreko eta UGTko kide egin zen. Euskal Herrian Jaurlaritzaren autonomia aurreko organoa sortzean, Herrizaingo Sailean Giza Eskubideen Zuzendaria izendatua izan zen. Geroago, 1988tik 1991ra bitartean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua izan zen eta Justiziakoa 1991tik 1994ra.

Bere lanen artean XVII. Comillas biografia Saria lortu eta 2004an argitaratutako Fe de vida nabarmentzen da. Bere siakera intelektualen artean Integración y lucha de clases en el neocapitalismo (1982), La construcción de las naciones (1982) y Crisis y descomposición de la política (1995) nabarmentzen dira.

Konstituzio Merituaren Ordena eta Alfonso X Gurutze Handia ere bere esku dira.