Sendagileak

Puente Amestoy, Isaac

Medikua eta militante anarkista, Las Carrerasen (Bizkaia) 1896ko ekainaren 3an jaioa. 1936ko uztailaren 28an, matxinada militarraren ondoren eta txapelokerrak zauritu bat osatzera joatean atxilotu eta Pancorbon irailaren 2an erail egin zuten.

Batxiler ikasketak bere sendia guztiarekin 1911an Gasteizera tokiz aldatu eta bertan egin ondoren, Medikuntza ikasketak egin zituen Santiago eta Valladoliden, 1918an bukatuz. 1921 edo 1922 inguruan gasteiztar anarkista batzuekin harremanetan jarri zen, besteak beste Alfredo Donnay eta Daniel Orille, eta Solidaridad Obrera, Tiempos Nuevos, La Revista Blanca, etab. bezalako aldizkari batzuetan lankide izan zen. Medikuntza Cirueñan lehenengo (Logroño) eta geroago Maeztun (Alava) garatu zuen, baina funtsean bere ekimen politikoarengatik eta bere idatziengatik nabarmendu zen. 1930ean presoen amnistiaren aldeko mitinak eta hitzaldiak antolatu zituen, eta FAI eta CNTko militante bezala hainbat ekintzetan parte hartu zuen. Urte horretan eta Primo de Riveraren dimisioaren ondoren, Berenguerrek antzinako diputatuak hautatuak izan zitezela dekreta dekretatu zuen, Diktadurakoek karguetatik kenduz. Dekretuak sorrarazitako istiluak gorabehera, Puente Arabako Aldundiko ongintzarako kide izendatua izan zen. 1930eko apirilaren 26an bere karguari uko egin zion, ikusitako maniobra politikoek ikusita.

Puenteren dimisioak anarkisten eta errepublikarren aldetik gorazarre asko hartu zituen eta anarkisten aldetik omenaldi baten egitearen bururakizuna ere sorrarazi zuen. 1932an, Gasteizen apirilaren 14an, Errepublikaren urteurrenean, anarkista batzuk boikota egin eta gertatutakoen ondoren atxilotua eta espetxeratua izan zen. Armak legez kanpo edukitzeagatik 1933ra arte atxilotuta egon zen, eta urte horretan akusazioa erretiratu egin zitzaion. Urte berean Zaragozara abiatu zen Batzorde Iraultzaile libertarioan parte hartzeko eta berriro ere matxinada anarkosindikalistaren porrotaren ondoren atxilotu egin zuten. Aske utzi zuten 1934an amnistia legea zela eta, Zaragozako eta Burgoseko espetxeetan egon ondoren. Anarkismoaren teoriko handia, Isaac Puente bere ideologiakoak ez zirenen iritzia errespetatzearren nabarmendu zen eta Naturismoaren eta Medikuntzaren arloan ospe handia izanagatik ere bereizi zen, jarrera moderatu bati eutsiz.

Hala ere, komunismo liberatorioaren kontzeptu zenetistaren gauzatzean 1936ko kongresuarentzako oinarri izango zen komunismo anarkistari buruzko liburuxka baten argitalpenagatik oso ezaguna egin zen. Aldizkari desberdinetan, errepublikarrak batzuetan, idatzi asko egin zituen bere izena edota ezizen ospetsu bat erabiliz, Herri-medikua. Bere zientzia-artikuluen artean hurrengoak aipa ditzakegu: La higiene, la salud y los microbios; Los microbios y la infección, Valencia, 1931; Divulgación de la embriología; Consejos prácticos para evitar el contagio de las enfermedades venéreas; Menstruación, su significado e higiene; Cómo curar la impotencia sexual; Métodos anticoncepcionales, etab. Bere politika arloko idatzietariko batzuk honako hauek dira: Apuntes sobre el comunismo libertario, Bartzelona, 1932; La sociedad del porvenir, Bartzelona, 1932; Los mártires de la CNT, Bartzelona, 1932 (L. Martinezekin batera egindako lana); Finalidad de la CNT. El comunismo libertario, Bartzelona, 1933; La sociedad del porvenir. El comunismo anárquico, Bartzelona, 1933.

Kropotkinen eragin garbia izan zuen. Puente oso hedatu eta irakurria izan zen teorikoa izatera iritsi zen. Egitura patriarkal eta kapitalistak aldatzeko egin beharreko iraultzari buruzko ideia progresista eta baikorrak argi azaltzeko zuen ahalmen nabarmena eta frotatutakoari esker helburu libertarioa erraztasunez norbere egitea lortu zuen.

  • De Pablo S., Isaac Puente: un anarquista en la Diputación de Alava (febrero-abril 1930), "Cuadernos de Cultura" 10.zk., Gasteiz, 1987;
  • Peciña M., Isaac Puente, "Muga" 5 zk., apirila 1980, 80-93 orr.