Erakundeak

Eusko Legebiltzarra

Euskal Herriko Autonomia Estatutuan ezartzen denez Eusko Legebiltzarraren mendeko bi organo daude. Arartekoa eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

Arartekoaren sorrerarako legean (otsailaren 27ko 3/1985 legea) entitate hori Konstituzioko I Tituluan barneratzen diren eskubideak babesteko Legebiltzarreko Goi-komisio gisa definitzen da. Era berean, lege horretan jasotzen denez, agintekeriaren eta nagusikeriaren aurrean eta Euskal Herriko herri-administrazioaren arduragabekerien aurrean herritarrak babestea da haren lehen egitekoa. Entitate horrek Eusko Legebiltzarraren jarraibideak baino ez ditu jasotzen eta ez du inolako loturarik herri-administrazioekin. Gaurdaino, hauek izango dira Arartekoaren buruan izan diren pertsonak:

  1. Juan San Martin (1989-1995)
  2. Xabier Markiegi (1995-2000)
  3. Mertxe Agundez -jarduneko arartekoa- (2000-2004)
  4. Iñigo Lamarka (2004-gaurdaino)

Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dagokionez, hura sortzeko legean (otsailaren 5eko 1/1988 legea) ezartzen denez Euskal Autonomia Erkidegoko berezko organoa da, Eusko Legebiltzarraren mende dagoena. Euskal Herriko sektore publikoko ekonomia eta finantza jarduerak nahiz kontabilitatezkoak ikuskatzen dituen organo gorena da. Legebiltzarraren ordezkaritzan betetzen ditu egiteko horiek. Euskal Herriko ganberako osoko bilkuran gehiengo osoz hautatutako zazpi kidez osatzen da.