Auñamendi Eusko Entziklopedia
Fondo Bernardo Estornés Lasa

Buscador

Home > Auñamendi > Miguel Sánchez-ostiz

Miguel Sánchez-ostiz


toolbox

  • editions:
  • other languages:
    • ver en castellano
  • escuchar
  • share

Miguel Sanchez-Ostiz Iruñan jaio zen, 1950ean.

Zuzenbideko lizentziatura lortu zuen Nafarroako Unibertsitatea, eta hasieran, abokatu aritu zen, kazetaritza- eta literatura-lanei ekin baino lehen.

1977. urtetik aurrera, zenbait hedabidetan kolaboratzen du; besteak beste, iritzi-artikuluak, literaturari buruzko artikuluak eta bidaia-kronikak idazten ditu, eta literatura-kritikari aritzen da. Iritzi-sail bat du Nafarroako Diario de Noticias egunkarian eta literatura-kritikari aritzen da Madrilgo ABC egunkarian. Halaber, edizio kritikoko lanak, hitzaurreak eta pintura-erakusketen katalogoak egin ditu, eta hitzaldiak eman ditu Espainiako zenbait unibertsitatetan.

Hainbat sari jaso ditu; besteak beste, Kritikaren Sari Nazionala (1998), Euskadi Literatura Saria (1989) eta, urte berean, Herralde Eleberri Saria. Gainera, zenbaitetan geratu da Literatura Sari Nazionaleko finalista izan da. 2001. urtean, Kulturaren Príncipe de Viana saria jaso zuen, literatura-lanagatik eta bere ibilbide pertsonalagatik. 2010. urtean saiakeraren arloan Euskadi Saria jaso du.

Haren literatura-jardueran, olerkia, eleberria, bidaia-kronika, biografia eta saiakera jorratu ditu. Hona hemen:

  • Pórtico de la fuga (1979)
  • Los papeles del ilusionista (1982)
  • El pasaje de la luna (1984)
  • De un paseante solitario (1985)
  • Reinos imaginarios (1986)
  • La negra provincia de Flaubert, (1986)
  • Tánger Bar (1987)
  • La quinta del americano, (1987)
  • Mundinovi (1987)
  • La gran ilusión (1989)
  • Literatura, amigo Thompson (1989)
  • La puerta falsa (1991)
  • Las pirañas (1992)
  • Invención de la ciudad (1993)
  • Correo de otra parte (1993)
  • El árbol del cuco (1994)
  • Pamplona (1994)
  • Veleta de la curiosidad (1994)
  • Carta de vagamundos (1994)
  • El santo al cielo (1995)
  • Un infierno en el jardín (1995)
  • La caja china (1996)
  • Las estancias del nautilus (1997)
  • No existe tal lugar (1997)
  • Palabras cruzadas (1998)
  • El vuelo del escribano (1999)
  • La flecha del miedo (2000)
  • Derrotero de Pío Baroja (2000)
  • Los barruntos de la botica (2000)
  • La marca del cuadrante, Poesía 1979-1998, (2000)
  • El corazón de la niebla (2001)
  • La casa del rojo, Diarios 1995-1998, (2001)
  • En Bayona, bajo los porches (2002)
  • Última estación, Pamplona (2002)
  • Peatón de Madrid (2003)
  • La Nave de Baco (2004)
  • Liquidación por derribo. Diarios 1999-2000, (2004)
  • El piloto de la muerte (2005)
  • La isla de Juan Fernández (2005)
  • Pío Baroja, a escena (2006)
  • La calavera de Robinson (2006)
  • Tiempos de tormenta (2007)
  • Cuaderno boliviano (2008)
  • Sin tiempo que perder. Diarios 2007-2008 (2009)
  • Cornejas de Bucarest (2010)
  • Lectura de Pablo Antoñana (2010)
  • Zarabanda (2011)
  • Vivir de buena gana. Diarios 2008-2009 (2011)

2012


Related news


Images

Our Sponsors