Sortzaileak

Oteiza Embil, Jorge

Gabriel Aresti olerkariak, inoiz egin zuen olerkirik luzeena Jorge Oteizari eskainiz, bere Harri eta Herri (Piedra y Pueblo) liburutik Q hizkia izenburutzat daramana, bere bertsoetariko baten honako hau zioan:

"Para comprender la escultura de Jorge Oteiza, se necesita vista larga".

Arestik, beste egile askok bezala, Oteizaren intuizio eta asmamena aitortu dizkio, bai bere oinarri teorikoen formulazioan bai bere proposamenen ekimenean ere. Arinago bere eskulturak merezi izan duen nazioarteko aitorpenetariko bat ikusterik izan dugu. Zizelkariak idatzitako autobiografian, zizelkariari buruz Miguel Pelay Orozkok 1978an egindako libururako, Oteizak Madrilen dagoen epealdia, 1956tik aurrera, horrela aipatzen du:

"el período experimental en mi vida de mayor intensidad, trabajo y concentración".

Eta Oteizak hauxe gehitzen du:

"Lo debo a que dispongo, gracias a Juan Huarte, y creo que ya desde el año anterior, de grandes espacios para mi trabajo y de un ayudante para la realización en piedra, en el edificio de Nuevos Ministerios, cuya obra se encontraba interrumpida".

Nazioarteko aitorpenaz geroztik, Sao Paulon, Brasil (1957) Eskulturaren Biurtekoan jasotako sariarekin, Oteizak beste lan batzuk egiten ditu, eta horren lekuko Luis Valletek, arkitekturari dagokionez, egindako inguru baten Aita Donostia euskal musikariaren oroimenez Lesakan (Nafarroa) Agiña mendian egindako hilarria da. 1958a Oteizak bere Aldaketei buruzko Legearen ikerketa bukatzen duen urtea da. Egileak berak horrela dio:

"Y finalizo con mi Ley de los Cambios, mi experimentación en escultura, con escultura vacía, con un vacío conclusivo que relaciono con la naturaleza estética de nuestro cromlech microlítico vasco".

Oteizak, 1988an izan zen bere lanaren erakustaldi antologikoa zela-eta Fundación Caja de Pensionesen Madrilen, Bartzelonan eta Bilboko Arte Ederretako Museoan ere beste hitz batzuekin esaten du:

"Deseo justificar -horren harira idazten zuen Oteizak- la pobreza aparente de mi escultura me ha tocado servir al arte contemporáneo en una fase que debía resultar experimentalmente mínimal y conclusiva. Mi importancia podría residir en el rigor y la humildad de mi sometimiento a esta tarea experimental para que tuve que auxiliarme con una Ecuación molecular del Ser estético y una Ley para el proceso de los cambios/ ocupación-desocupación de la expresión".

Eta, jada adierazitako planteamenduak berretsiz hauxe dio:

"Mi conclusión en 1958 fue con un espacio vacío puramente receptivo que me dejó sin escultura en las manos/ uno años después esto sucedía visiblemente a muchos artistas; el Arte contemporáneo experimentalmente concluía".

Agerraldi horietan eta beste batzuetan ere, Quosque tandem...! bere liburuan idatzita gelditzen den bezala, sintesi bezala erredukzionismoagatiko eta bere geometriarekiko interesa azaltzen da, bestalde kubismoa edota minimalismoa bezalako arte mugimenduetan, baita errusiar konstruktibismoan ere, erabakigarria izan baita. Jose Maria Moreno Galvan edo Francisco Calvo Serraller bezalako artearen historialari eta teorikoek Oteizaren adierazpen teoriko eta praktikoari buruzko multzoaz jardun dute, Oteiza XX. mendeko egilerik garrantzitsuenetariko bat bezala aipatuz.