Arkitektoak

Otamendi Machimbarrena, Joaquin

Arkitekto gipuzkoarra. Donostian jaio zen 1875ean eta Madrilen hil zen 1960ko ekainaren 11ean. Bere lan gehiena Madrilen bertan burutu zuen, Antonio Palacios-rekin batera.

Hainbat eraikin bitartez Espainiako hiriburuari kutsu modernoa eskaini zion. Madrilen bertan Cibeles plazan Komunikazioen Jauregiaren eraikuntzarako lehiaketa irabazi zuen Antonio Palacios arkietktoa eta Angel Chueca Sainz ingeniariarekin batera (egun Madrileko Udaletxea dena alegia).

1908yik 1919ra bitartean, Joaquin Otamendik eta Antonio Palaciosek Madrileko Jornalarien Ospitalean eraiki zuten eta 1918an Rio de la Plata Banketxearen egoitza gauzatu zuten. Berau gero Banku Zentralaren egoitzan izan zen eta 2006az geroztik Cervantes Institutuaren egoitza.

Posta eta Telegrafoen Zuzendaritza Nagusiko Arkitekto kontserbatzailea izanik, halako zerbitzua eskaintzearren hainbat eraikin burutu zituen, eta aipagarrienak A Coruñako Posa eta Telegrafoen egoitza da.

Era berean, beste zenbait proiektutan esku hartu zuen: Metropoli-Parkea, Espainia Eraikina, Madrileko Dorrea, eta abar.

  • H.E. Manual del arte español: introducción al arte español. Madril: Silex, 2003.
  • Pérez Rojas, F. Javier. "Antonio Palacios. Joaquín Otamendi", Arquitectura de la primera mitad del siglo XX. Arbós, Palacios, Otamendi, Anasagasti. Catálogo de la Exposición. Madril: Udal Museoa, 1987.