Aktoreak

Silos Lopez de la Calle, Blanca de

Aktoresa arabarra Gasteizen 1914ko abuztuaren 3an ikasketa militarrari lotutako sendia baten barruan. Segovian hil zen 2002an 88 urte zituela.

Oraindik ume zela bere aita Segoviara bidali zuten. Sendia giro hori izatez emakume batentzako oztopo izan zen bere nerabezaroan arte dramatikorako zaletasuna izan baitzuen. Segovia orduan auto sakramentalen hiriburua izan zen. Luis Escobarrek Auto Sakramental baten parte hartzeko konbentzitu zuen Guda Zibilaren hasieran eta bere gurasoek ezin aurka azaldu izan zuten. Horrela, aitaren aurkakotasuna gaindituz, hasiko da bere ibilbide artistikoa, 40ko hamarkadan zehar Nazio Antzerkiarekin eta Maria Guerrero Konpainiarekin uztartuta.

Edozelan ere antzerki jarduera oparo hori zine eremuarekin bateratzen du. Izatez Blanca de Silos izan zen zalantzarik gabe guda osteko espainiar zinearen izarretariko bat. 1939an zinean izan zuen bere lehen papera lortu zuen Edgar Nevilleren Frente de Madrid filmaz. Une horretatik aurrera filmografia oparoa izan zuen José Buchsen Flora y Mariana (1940), José Luis Saenz de Herediaren Raza (1941), Luis Marquinaren Su hermano y él (1941), Florian Reyren Éramos siete en la mesa (1942), Antonio Romanen Intriga (1942), Florian Reyren Orosia (1943), Jeronimo Mihuraren Castillo de naipes (1943) eta Antonio Romanen La casa de la lluvia (1943) bezalako filmetan paperak interpretatuz. Bere ibilbidearen gailurra 1947an iritsi zen Mariona Rebull pertsonaia protagonista interpretatuz. Izen bereko Ignacio Agustíren eleberrian oinarritua, filma Marokoko guda, greba nagusia eta industrializazioa erreferente historiko bezala zituen Bartzelonako gizaldi hasierako ingurua aintzat hartzen zuen melodrama izan zen. Jende-arrakasta handia izan zuen.

Lorpen horretatik aurrera hala eta guztiz ere bere jarduera artistikoa ustekabean gainbehera motelean abiarazi zen. 1948an, Ladislao Vajdaren Sin uniforme, Jeronimo Mihuraren En un rincón de España eta Alejandro Perlaren El duende y el rey filmetan parte hartu ondoren, bere ibilbideak hartutako norabidea zela eta, erretiratzeko erabakia hartu zuen. Jack Pinoteauren Hola, Robinson (1959) eta Esteban Farréren Sábado en la playa (1966) bezalako filmetan lan egiteko baino ez zen noizean behin agertu. Max Von Kettenburg, jatorri poloniarra zeukan noblearekin ezkondu eta seme bi izan zituen. Espainiako Zinemagintza Zientzien eta Arteen Akademiak 1996an ospatutako espainiar zinearen ehungarren urteurrena ospatuz bere 46 dominetatik bat eman zion.

  • Edgar Nevilleren Frente de Madrid (1939).
  • José Buchsen Flora y Mariana (1940).
  • José Luís Sáenz de Herediaren Raza (1941).
  • Luís Marquinaren Su hermano y él (1941).
  • Florián Reyren Éramos siete en la mesa (1942).
  • Antonio Románen Intriga (1942).
  • Florián Reyren Orosia (1943).
  • Jerónimo Mihuraren Castillo de naipes (1943).
  • Antonio Románen La casa de la lluvia (1943).
  • José Luís Sáenz de Herediaren Mariona Rebull (1947)
  • Ladislao Vajdaren Sin uniforme (1948)
  • Jerónimo Mihuraren En un rincón de España (1948).
  • Alejandro Perlaren El duende y el rey (1948).
  • Jack Pinoteauren Hola, Robinson (1959).
  • Esteban Farréren Sábado en la playa (1966).
  • Aguilar, Carlos; Genover, Jaume: Las estrellas de nuestro cine; 500 biofilmografías de intérpretes españoles, Alianza Editorial, Madril, 1996, 669 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • López Echevarrieta, Alberto: Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988, 403 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.