Txirrindularia

Somarriba Arrola, Joane

Gernika-Lumon 1972ko abuztuaren 11an jaiotako txirrindulari bizkaitarra, gaur egun Gatikan bizi da.

Emakumeen bi Frantziako Tour irabazi ditu (2000 eta 2001) eta Italiako Giroa ere birritan irabazia da (1999 eta 2000), beste proba batzuk irabazteaz gainera. Atlanta 96 eta Sydney 2000ko (banakako erlojupekoan 5. postua) Joko Olinpikoetan parte hartu zuen.

Espainiako emakumezkoen txirrindularitzak etorkizunik ez zeukanez, Italiara joatea erabaki zuen 1998ko denboraldian eta bertan G.D. Alfa Lum taldearekin korritu zuen 2001 urterarte. Urte horretan bertan Espainiako Kirolari Hoberena bezala aukeratua izan zen.

1991an zoritxarreko gertaera bat gertatu zitzaion: hernia diskaletik operatu ondoren, infekzio baten erruz, elbarri gelditzeko arriskuan egon zen, baina bere irmotasunak errekuperatu arazi zion. 1995ean txirrindularitza uzteko zorian egon zen. Gaur egun kirol honetako erreferente da, batez ere emakumezkoen artean. Tour eta Giroan lortutako garaipenek, emakumezkoen txirrindularitza erreibindikatzeko balio izan dute.

Joane Somarribak garai bat markatu du eta sari bezala, milurteko lehen Frantziako Tourrean, 2001ean, lehen zenbakia zeraman dortsalaz korritu zuen, bere ohorean Bilbon hasi zen lehen etapan. Momentu honetan ere Joanek garaipen gogoangarri batekin eskertu zituen adorea eman zioten milaka jarraitzaileak. Bere garaiko txirrindulari hoberena izatera iritsi zen.

Somarriba 2001ean Frantziako Tourra irabazi zuenean podium-eko goren postura ikurriñarekin igo zeneko momentuak oihartzun handia izan zuen, hau izan baitzen Parisen zeuden berri-agentziek jaso zuten irudia eta ondoren mundu osora zabaldu zena.

2002ko denboraldian Deia-Pragma-Colnago talde-burua izan zen.

VÉLEZ DE MENDIZABAL, Zuriñe. Joane Somarriba. Euskonews ; 476. Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2009.

Joane Somarribaren palmaresa
URTEA LORPENAK
199613.a, Atlantako Joku Olinpikoetan erlojuaren kontra.
21.a, Atlantako Joku Olinpikoetan lineako proban.
1997Espainiako Txapelketan, brontzezko domina lineako proban.
19986.a, Italiako Giroan
19991.a Italiako Giroan.
1.a Venettoko Giroan.
7.a Munduko Txapelketan, lineako proban.
20001.a Italiako Giroan eta erlojupeko etapa bat.
1.a Frantziako Tourrean eta bi etapa.
1.a Akitaniako Tourrean.
2000ko Sydneyko Joko Olinpikoetan 5. postua eta Diploma Olinpikoa erlojupeko etapan.
20011.a Frantziako Tourrean eta hiru etapetan.
1.a Logroño-Errioxako Grad Prix.