Pintoreak

Soubelet, Xabier

Lapurdiko pintore garaikidea. 1953n jaio zen Ziburun eta Baztanen bizi da (Nafarroa).

Kantautore eta poeta izaki, 1975ean murgildu zen pinturan modu autodidaktan, eta 1977. urtean Baztango pintoreen kolektiboan sartu zen. Hauekin batera: Jose María Apezetxea, Ana Marin, Jose Rezola, Kepa Arizmendi, Tomas Sobrino, Marcelino Bañales eta Ismael Fidalgo.Erakusketa ugari egin ditu, kolektiboak nahiz bakarkakoak, bereziki bere bizilekua den Arizkunen. Dena den, Euskal Herriko beste hainbat lekutan, Mexikon eta Kanadan ere jarri ditu bere lanak ikusgai.