Literatoak

Soubelet, Dominique

Euskarazko idazlea, Hazparnen (Lapurdi) jaioa 1897an. 1970ean zendu zen.

1930ean Eskualduna astekariko zuzendaritza bereganatu zuen eta 1937. urtera arte bete zuen aipatu kargua. Letren munduan abiatutako ibilbidea Gernika eta Eusko Jakintza aldizkarietan kolaboratzen jarraitu zuen. 1951n Euskaltzaindiako urgazle izendatu zuten. Hauek dira bere lanak: Donihaneko predikua (Gure Herria, 1934); Petain Merechale Frantziaren aintzindaria (Frantziako Tolosa, 1941); San Josep Jesusen aita ordekoa Mariaren espos laguna (1942); Fatimako Ama Birgiña (1945); Jesusen Bihotz Sakratua (1946) eta María Goretti (Baiona, 1966). Halaber, berak egina da Xuriket-egille kalakariekin antzerki-lana.