Abesbatzak

Araba Abesbatza

Vitoria-Gasteizko Araba Abesbatza (Araba) Araba Musika Elkartearen ahots baxuetako abesbatza da eta euren helburu fundazionalen artean esparru guztietan euskal musika eta folklorea sustatzea dago. Horretaz gain, euren xedeen artean beste euskal lurraldeetan probintziaren izen ona zabaltzea eta berau ezagutaraztea ere badago. Gaur egun abesbatza 37 ahotsez osatua dago lau kordatan banatuta. Helbide soziala Vitoria-Gasteizko Folklore Akademian izan arren, saioak arabar hiriburuko "Jose Uruñuela" Udal Dantza Kontserbatorioan burutzen dituzte. 1968. urtean sortu zenetik Sabin Salaberri, Atton Lete, Manu Sagastume, Roberto Ugarte, Angel Alday eta Aitor Saez de Cortazar izan dira abesbatzaren zuzendariak.

Euskal Herria osatzen duten lurraldeetan eta Espainiako hainbat probintziatan egiten diren mota ezberdinetako jaialdietan parte hartu dute. Mugak ere zeharkatu dituzte Italia, Frantzia, Portugal, Belgika eta Hungariara joateko. Askotariko estilo musikalak landuz, behin baino gehiagotan Vitoria-Gasteizko Musika Banda, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Ganbara Orkestra, Iruñeko Santa Zezilia Orkestra eta Gasteiz Cameratarekin aritu izan dira.