Auñamendi Eusko Entziklopedia
Fondo Bernardo Estornés Lasa

Buscador

Home > Auñamendi > Ibon Sarasola

Ibon Sarasola

EHUko Euskara Institutuak argitaratua, Euskal Literaturaren Hiztegian.


toolbox

  • editions:
  • other languages:
    • ver en castellano
  • escuchar
  • share

Donostia, 1946.eko uztailak 11.

Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Katedraduna eta Euskaltzaindiko kidea da Ibon Sarasola. Ingeniaritza ikasketak egin ondoren jarraitu zituen Euskal Filologia Ikasketak, Koldo Mitxelenaren (1915-1987) ikasle nagusia izan zelarik.

Gaur egun, Ibon Sarasolaren lana lexikografiarekin eta hiztegien argitalpenarekin (Orotariko Euskal Hiztegia, Hiztegi Batua Euskal prosan, eta Egungo Euskararen Hiztegia, 2007, -biak orrialde honetan bertan-) loturik dago. Alabaina, garai batean, euskal literaturaren berriztapena eta modernizazio prozesua gertatu zenean, zehazki, sorkuntza lan bi eman zituen argitara. Lehena poema liburu bat izan zen eta bestea oso irakurri izan zen ipuina.

Poemagintza liburua 1969an argitaratu zuen, Gabriel Arestiren (1933-1975) poesiari egindako isilpeko kritika-lana izanik funtsean. Joera soziala alde batera utzi eta pertsona baten kontzientzia azaltzen duen poema liburua da. Ironiaz eta parodiaz horniturik poesia sozialaren aurrean kokatzen du bere burua poetak, eta "poemak egiteko" metodoa proposatzen du, "Agroman" enpresak etxeak egiten dituen modu berean. Bere joera ikonoklasta nabaria da haren olerkietan eta, neurri batean, testuan musikaren eragina proposatzen du.

1977an argitaratutako Jon eta Ane zigarro bat erretzen liburu solte gisa agertu zen ipuina dugu. Garai bateko teknika berritzaile guztiak erabiltzeko gogoz egindako narrazioa da Ibon Sarasolak orduan aurkeztu zuena. Pertsonaiek, Jonek eta Aneek, zigarro bat erretzen dute maitasuna egin ondoren. Espazio itxi batean, momentu labur jakin batean, pertsonaia biek oroituko dute, txandaka, nola heldu diren egoera horretara, eta nola ez diren zoriontsuak une horretan. Kontakizuna "in media res" hasten da, esan nahi baita, azken uneraino ez dugula jakingo zein den pertsonaien egoera. Ahalegin berezia egiten da narrazioaren denbora (hamar minutu inguru) eta irakurketa denbora bat etor daitezen. Hortaz, hiru denbora desberdinen batuketa bilatzen da: diskurtsoarena, istorioarena eta benetako irakurlearen irakurketarena. Isokroniaren erabilpen hori da, agian, liburuak agertzen duen berritasun nagusiena. Hori guztia bizitza arruntaren, estudiante garaiko oroimenen aipamenarekin biltzen da. Bere txikitasunean ipuin aipagarria da Ibon Sarasolak euskal literaturari utzitakoa.


Jon Kortazar Uriarte
2012


Related news


Images

Our Sponsors