Sendagileak

Segalas, Pierre Salomon

Saint-Palais baxe-nafarroako herrian 1792ko abuztuaren 1ean jaiotako medikua. 1875eko urriaren 19an Saint-Vallerin herrian hil zen.

Bere lehen mailako ikasketak ohorezko matrikulaz bukatu zituen, eta ondorioz bere Filosofia irakasleak bere gurasoak konbentzitu egin zituen Parisera eraman eta zientzien ikasketetan bidera zezaten. Mediku ikasketak hautatu zituen, anatomian, fisiologian eta kirurgian saiatuz. Halaber Zuzenbidean ere izena eman zuen bere izeba-osaben nahiak asetzeko, baina azkar eta bikainak izan ziren medikuntza ikasketak utzi gabe. Marjolinentzako Anatomiaren atalean disekzioen prestatzaile gisa lan egin zuen; Fisiologia arloan Magendieri, berarekin lanean jardunaz, asko lagundu zion, eta Boyerrekin kirurgiarekin ohitu zen. 1817an graduatu zen, garai horretan "École practique"-n Fisiologia ikasturtea eginez. 1823an Pariseko Medikuntza Fakultateko irakasle laguntzaile izendatu zuten eta Akademiako kide ere. Sexu- eta gernu-organoetako gaixoez honako bere ikerketa bereziak nabarmentzen dira:

  1. Recherches expérimentales sur l'absortion intestinale
  2. Lettre a M. Magendie sur les propriétés médicamenteuses de l'arec et sur le genre de mort que produit la noix vomique
  3. Traité des rétentions d'urine et des maladies qu'elles produisent
  4. Essai sur la gravelle et la pierre
  5. Un mot sur la lithotritie considérée dans son application aux enfants
  6. Mémoire sur la cautérisation des maladies organiques de l'urètre
  7. Lettre à Diffembac sur l'urétro-plastie, Sur la lithotritie considérée au point de vue de son application

"Conseil général de la Seine" izeneko kidea izan zen ondoz ondoko 20 urte baino gehiagotan zehar, paristar zinegotzigokoa ere eta "Conseil de l'Assistance publique"ekoa ere. 1833an Ohorezko Zaldun izendatua, 1853ko abuztuaren 6an Ofizial mailara igo zuten.

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).