Abeslariak

Mena Ostériz, Carlos

Kontratenorea. Gasteizen jaio zen. 1971ko apirilaren 7an.

Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak eta Basileako (Suitza) Schola Cantorum Basiliensisen jarraitu zuen formakuntza Richard Levitt eta Rene Jacobs irakasleekin.

Kontzertista jarduerak mundu mailako areto garrantzitsuenetara eraman du, besteak beste, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, Vienako Konzerthaus, Buenos Airesko Colon antzokia, New Yorkeko MET-eko Alice Tully Hall, Detroiteko Fisher Hall, Tokyoko Suntory Hall eta Opera City Hall, Osaka Symphony Hall, Sydney Opera House eta Melbourneko Concert Hall.

Salzburgoko Jaialdiak ekoiztu zuen Haendel maisuaren Radamisto opera Salzburgoko Felsenreitschulen, Dortmundeko Konzerthaus, Vienako Musikverein eta Amsterdamgo Concertgebouwen interpretatu du. Egindako beste interpretazioak honako hauek izan dira: Cavalieriren Rappresentazione di Anima e di Corpo Bruselako Théâtre Royal de la Monnaien, Monteverdiren Orfeo Innsbruckeko Festwoche eta Berlingo Staatsoper-en R. Jacobsen zuzendaritzapean, Haendelen Il Trionfo Salzburgoko Grosses Festspielhausen eta John Cagen Europa 5 Flandesko Jaialdian.

2005 eta 2006an Brittenen A Midsummer Night's Dreamko Oberon abesten du Madrileko Errege Antzokian, Mozarten Ascanio in Alba Londresko Barbican Center-ean eta Vivaldiren Bajazet Bilbon, biak Europa Galanterekin eta F. Biondiren zuzendaritzapean. Madrilgo Errege Antzokian Sanchez-Verduren Viaje a Simorgh operaren estreinaldi mundialan parte hartu zuen.

Eginiko disko grabaketek sari ezberdinak jaso dituzte: De Aeternitate (Mirare) lanarengatik 2002ko Urrezko Diapasoia, Et Jesum (Harmonia mundi) lanarengatik CD Compact saria, Internet Classical Award 2004, Editor's Choice de Gramophon, 10 de Repertoire, Choc de Le Monde, eta abar. Harmonia Mundi argitaletxearentzat XX. mendeko euskal musikariei buruzko Paisajes del recuerdo izeneko CDa grabatu du, pianoan Susana Garcia de Salazar emazteak laguntzen ziola.

Lied-a eta musika garaikidea interesatzen zaio, Schumann, Schubert, Liszt, rff, Vaughan Williams, Benjamin, Isasi bezalakoek lanak interpretatuz. Dantzako Konpainia Nazionalarekin kolaboratu du, azpimarratzekoena Madrileko Errege Antzokian Nacho Duatoren Castrato koreografiako Vivaldiren errezitaldia delarik.