Matematikariak

Octavio de Toledo y Zulueta, Luis

1857an Madrilen jaiotako euskal jatorridun matematikaria. 1934ko otsailaren 18an zendu zen.

Leongo Institutuan matematika katedra bat lortu zuen, 1890era arte jardunaz. Sevillako, Zaragozako eta Madrilgo Unibertsitateetako Katedraduna. 1912an Cambridgen ospatutako V. Matematika-Kongresuan izan zen. "Commission Internationale pour l'enseignement mathématique" izenekoan Espainiarko ordezkaria izan zen, "Asociación Española para el Progreso de las Ciencias" erakundeko matematika ataleko lehendakariordea eta "Sociedad Matemática Española"ren sortzailea. Aldizkari espezializatuetan hainbat artikuluren egilea da eta matematikari buruzko liburuena ere.