Ingeniariak

Alzola y Minondo, Pablo de

Ingeniari gipuzkoarra. Donostia, 1841eko ekainak - Bilbo, 1912ko urriak 25.

Pablo de Alzolaren bizitza eta lanaren aipamen labur bat egiteak, jardun izan zituen gai ugari eta zenbatezinengatik, ikaragarrizko zailtasuna du; eta izan duen biografo gutxietariko batek zihoan bezala ?poligrafo?, matematikari eta kalkulista, soziologo..., ekonomista eta finantzaria, historialaria, arkeologoa, epigrafilaria eta numismatikoa ere izan zen, eremu guztiotan bere jatorrizko oldozmen eta ekimenaren urratsa utziz. Jarraian, nabarmendu zen arloetariko bati buruzko aipamen soil batzuk besterik ez dira egingo: ingeniaritza.

Jaiotzaz donostiarra izan zen arren, bere lan-jardunaren zati handi bat Bilbon garatu zuen. 1857an Madrilera abitu zen, beharbada bere aitaren, Bergaran interesak zeuzkan ehungintza alorreko enpresaria, aholkuari jarraituz. 1863. urtean Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniari ikasketak bukatu zituen, bere bizitza guztian lortuko duen titulazio bakarra izanik, eta eremu horretan bere lehenengo lanak Malagan, Bilbon behin betiko, 1869an, bertaratu aurretik, egin zituen.



Alzola, guztiak bezala, bere aldiko irudia izan zen; ingeniaria esanahi publiko bat eskuratzen hasia zen aldiarena, bere ekimenak baliagarri izan eta aldi berean gogoko izatearen nahiak sustatuak zirenekoarena, gizarte-garapenaren zerbitzutan baina baita arte-dastapena lantzeko ere agertuz, Bilbo, (la. metrópoli del Océano Cantábrico, bere esanetan) probintzia-hiribildu txiki bat izatetik hiri moderno indartsu bat izatera bihurtu zen. Egunerokotasunera eta burokraziara egokitzeko gai ez izanagatik -edo, gauza bera zena- ahalmen sortzailerik ezagatik, Alzola gazteak bere Ingeniari eta Bilboko Portuaren Kapitain kargua bertan behera utzi zuen (bertan Uribitarteko nasak eraiki zituen), 1871tik 1877ra bitartean ekintza pribatuetan jarduteko. Esparru honetan izan zen, herri-erakundeentzako enkarguak egiten zituen bitartean, Alzolak bere ingeniari jarduna benetan garatu zuen eremua.

La Arboleda-ko gailurretatik Ibaizabalgo ibaiertzetara mineralak garraiatzeko eraikitako La Orkonerako meategi-trenbidea bezalako egitasmoak egin zituen. Bilborentzako Ernesto Hoffmeyer-ekin elkarlanean diseinatutako San Anton zubia (1877) edo Zabalgunea (1778) bezalako lan adierazgarriak, batzuentzako (Alzola) modernitatearen ezaugarri ziren bitartean - iparramerikar hirien ispilu, bere La cuestión del Ensanche (1893) liburuxkan berresten zuen bezala, beste batzuentzako (Miguel de Unamuno) espekulazioaren eta gauzaezaren eredu ziren arren, azken gaitzespen hau parkeei zuzenduta egonaz. Azkenik, ezin ahaztu dezakegu Bilbotik Portugaletera bitarteko trenbidearen egitasmoa, 1884 konpainia horretako zuzendari-gerentea izatera iritsiko dela (beste trenbide esparru garrantzitsu bik -Bilbotik Donostiara eta Santanderrera zihoazenek- ere berak egingo ditu).

1877ko apirilaren 1ean, 2. Guda Karlista bukatu ondoren, Alzola Bilboko Alkate hautatua izan zen. Bertan bi urtez iraun zuen, jarduera pribatutik aldenduta. Bere alkate jardunean bere ekimen gunea politikatik udal-kudeaketara aldatuko du, azken hau bi arlotara mugatuz: hezkuntza eta herri-lanak. Hiribilduan irakaskuntzaren egoera urria zenez, arnasberritu eta modernizatzen ahalegindu zen. Alkate karguaz jabetzeko hitzaldian goi mailako irakaskuntzaren egoeraren -gutxi batzuek iritsi zitezkeelako- eta heziketa profesionalaren -ea hutsala eta zientzia- eta arte-baliabiderik gabekoa baitzen- artean ikaragarrizko dikotomia zegoenaz ohartarazi zuen.

Bere hitzaldiaren nondik norakoak euskal ilustratuek adierazitako argudioak gogorarazi besterik ez digu egiten (ez zen alferrik, Alzola, Bergarako Errege Seminarioan ikasten ibili, agian hezkuntza baliagarri eta "aplikatu"-arekiko zuen interesaren jatorria izanik): zientzia-ezagutzak, "industria-garapenaren funtsezko oinarria dira" zioen. Jakin zekien garapen hori errekan zehar emango zela, ez meategien eta industria astunaren bitartez bakarrik, baizik eta heziketa profesionalaren bitartez ere eta horretarako, beste hiri batzuetan --Madrid (1871), Barcelona eta Iruña (1873)- bezala Arte eta Ofizio Eskola bat sortzea premiazkoa zen. Eskola 1879ko otsailean zabaldu zen, hitzaldi batez eta katedra batzuekin: aritmetika, geometria leuna, marrazketa, taila eta modelatzea. Bere sorreratik, Alzolak 1890ean Bizkaiko Aldundiaren Lehendakaritza bereganatu zuenera arte, matrikulatutakoen kopurua zenbatuz gero, izandako arrakasta garbi eratorri daiteke: 1879/0ko 170 ikasleetatik 1885/6an 858 eta 1890/1an 1..362, inbertsio handia erakarri zuen ahalegina izan zen -bere alkatetza-aldian herri-instrukziorako gastuak hirukoiztu egin ziren- eta 1888an Barcelonako Erakusketa Unibertsalean, Eskolari Urrezko Dominarekin aitorpena eman zitzaion.

Jarduera pribaturako bere etorrera ekimenen aniztasun eta ugalkortasunagatik nabarmendu zen. Ez da harrigarria, Alzolaz, berak garatzen zuen lana "gizaseme bakar batek egiteko lana baino Batzorde ugari batek egitekoa" egokiagoa zela esaten ibiltzea. 1879tik 1886an Probintzia Diputatu izendatu zenera arte, ugariak dira bere eskutik egindako lan zibil eta arkitektura alorrekoak: San Franciscoko zubia, Campo Volantin, Gernika-Zornotza Trenbidea, Urolako trenbide ospetsuaren egitasmoa, etab. Herri-lanen bitartez, Alzolaren irudiarengan politika- eta enpresa-gizonen leinu berri honek aurkitu zuen adierazgarririk ohikoenak, bere barne-gogo birsortzailea agertu zuen.

Alzola gehien erakarri zuen ingeniaritzaren xehetasunik bereizgarrienetariko bat bere itxura estetikoarekikoa zen; edertasuna -eta ez baliagarritasuna soilik- edozein ingeniaritza lanaren barne-adierazgarri zela uste zuen. Industrializazioak monotonia eta itsustasuna baino sortarazten zituenaren nagusitutako sinesmenaren aurrean, Alzolak ingeniari-sormena lehenesten zuen, hautatu beharreko egitasmoa beti ederrena eta biribilena izan beharrez. Bere burutapen estetikoen adierazpenik ezagunena 1892an El arte industrial en España bere liburuaren gehigarri bezala argitaratutako 'La estética de las obras públicas' bere saiakera izan zen.

Bere burutapenek ez ziren originalak izan -agian garai hartako Bilborako berriak bai- eta ez zeuden kontraesanetatik salbuetsita ere; zentzu honetan, merezi du, -emankortasunez- bere iritzi estetikoek ikertu dituen baten hitzak aipatzea:

"La mentalidad de Alzola respecto al arte y las obras públicas responde a un modo muy generalizado de pensar sobre tales cuestiones en la segunda mitad del siglo XIX y que, a su vez, era fruto de la aplicación de los criterios económicos, urbanísticos y sociales de la burguesía post-liberal; de aquella que tenía por norma la consecución del superávit económico en la empresa privada sin importar demasiado el déficit público; la que con su enriquecimiento provocaba la aparición de grandes metrópolis, al tiempo que se fascinaba con signos externos más modernos y subyugantes (electricidad, rapidez en las comunicaciones, amplias avenidas,...); la que, en definitiva, utilizaba en su beneficio los conocimientos científicos de unos profesionales que, como los ingenieros, creían sinceramente que su trabajo estaba destinado a ser una base de renovación ética y moral...." (González de Durana, 1986, 26).

Bere azken egunetara arte, Alzolak bere bizitzaren zati handi baten jardun zuen gauza bera egiten eman zuen: idatzi, bai ingeniaritzari buruz baina baita politika-, ekonomia-, eta historia-izaerako zenbait gai desberdinei buruz ere (bere ekoizpenaren adierazgarri argitaratutako 30 lan eta 150 artikuluak ditugu; agian bere idazkera argi eta zorrotzagatik bereiz zen). Merituak eta kondekorazioak, izatez, lagun izan zituen (bere hirurogeita hamar urtetan zehar hogeita hamar baino gehiago izan zituen).

Adituek menperatutako aro baten, teknika jakin baten edo ingeniaritza jakin baten berariazko arlo bateko jakite eremuetatik haratago joateko ohiturarik ez dutenen aurrean, Alzolaren jakintza-alor anitzak, polifazetikotasunaren emankortasunak, Euskalerriaren historian zehar ideal typus-aren espeziean bilakatu den homo faber-aren -praktikoa, ikuspegi murriztuduna- iraganeko ingeniarien estereotipoa zapuztu egiten du.