Mediku nafarra. Iruñean 1832. urtean jaio zen eta 1890eko urtarrilaren 13an Iruñean zendua.
Hurrengo karguak bete zituen: Ospitale Nagusiko Zuzendaria, Iruñea/Pamplonako zinegotzia eta alkateordea, Ongintzako Probintzia Batzordeko lehendakariordea, Osasunaren Probintzia Batzordekidea, etab. Euskal-Nafar sorostegiaren eraikuntza gehien arduratu zenetariko bat izan zen. Hainbat idazlan utzi zituen, besteak beste:
- Aguas y, baños minero-medicinales de Ibero, Iruñea, 1864;
- Análisis de las aguas minero-medicinales de Ibero, Iruñea, 1859;
- Instrucciones y circular sobre el cólera- morbo-asiático, Iruñea, 1884;
- Memoria relativa al establecimiento de un Manicomio para Navarra y Provincias Vascongadas..., Iruñea, 1885;
- El Criterio médico actual (bukatu gabekoa).