Sendagileak

Mariani y Larrion, Juan Manuel

Amaren aldetik euskal jatorria zuen medikua (Madril, 1835-1909). Zientzia eta medikuntza elkarte ugaritako kidea izan zen. Honako erakunde hauen sortzailea izan zen: Higienearen Sozietate Espainiarra, Madrilgo Medikuntza Fakultateko Barneratuen Ateneoa eta Terapeutika eta Farmakologia Sozietatea. Espezializatutako aldizkarietan izan zituen bere lankidetzez gain, idazlan batzuk argitaratu zituen, besteak beste: Retazos clínicos; Diagnóstico médico; De la Disnea y su tratamiento por el quebracho; El Fitoparasitismo en el estado actual de la ciencia, etc. Medikuntzaren Errege Akademiako kide urgazle izan zen.