Instrumentugilea

Manteli Arriola, Baltasar

Gasteiz hiriko eta Araba probintziko korneta, Antonio Manteli Rojexen semea. Gasteiz, 1754-1832.

Ziur aski bere prestakuntza aitaren eskutik eta tenore izan zen Gasteizko parrokiako Unibertsitateko musika kaperan jaso zuen. Iturri batzuen arabera Pedro Pablo de Albisua, kaperako organista, eta Mateo Albeniz errioxarraren dizipulu izan zen. Musika-jarduera haundia izan zuen, Bilbo eta Gasteizen antzeztu zuen orkestra bat sortu eta zuzenduz. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak egiten zituen kontzertuetan tronpa gisa jotzen zuen. Iada desagertua dagoen Musika Liburutegi garrantzitsu bat sortu zuen eta XIX. mendetik aurrera, liburuzain eta inprimatzaile lanbidetan aritu zen. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide ziren Lorenzo Prestamero eta Juan Rafael de Mazarredoren arteko korrespondentziak torloju-panderetaren sortzaile gisa aurkezten dute.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Egile eta Editoreen Elkartea, Madril, 2000.