Arkitektoak

Luque Lopez, Francisco Javier

Arkitekto andaluza. 1909 eta 1914 artean Gasteizen (Araba) bizitu zen eta katedral berriaren obran egin zuen lan. Denbora hartan Arabako hiriburuko Ateneoko buru izan zen. 1909an, Julian de Apraizekin batera, etxe-jauregia eta ikastetxea eraiki zituen Gasteizko apezpikuak -Cadena y Eleta- eskatuta, Nafarroako Pitillas herrian.