Kontzeptua

Lauburua

Alemanez svastika lerrozuzena hackenkreuz izendatzen da, eta kakoen gurutzea esan nahi du. Frantzian croix gammée, gammadion, croix cramponnée, croix pattée eta croix á crochets izenez ezagutzen da. Croix gammée izena grezierako alfabetoko hirugarren hizkiarekin, gammarekin alegia, duen antzekotasunetik dator, grafikoki svastika bat lau gammekin egindako gurutzea delako. Ingelesez fylfot izena erabiltzen da, jatorria Eskandinavian duen hitza; fyl zatiak alemaneko viel-i (asko) dagokio, eta fot, aldiz, ingelesezko foot-i (oina). Svastikaren izena indiarra da, eta antza denez, sanskrito hizkuntza zaharretik dator. "Ondo" eta "er"-en eratorpen bat da. Hortaz, svastikak, etimologia aldetik, hau esan nahi du: zorte oneko zeinua, zorte oneko objektua. Greziarrek euastiké formari eutsi diote. Euskal Herrian euskarazko izena erabiltzen da, lauburua. Svastika bi modutara irudika daiteke: Bata besoak eskuinetik ezkerrera orientatuta (eskuin-birakaria), eta modu horretan hartzen du benetako svastika izena; eta bestea, besoek kontrako noranzkoan biratzen dutenean, hau da, ezkerretik eskuinera (ezker-birakaria), eta kasu horretan sauvastika izena ematen zaio. Hasierako forma horretan zorioneko zeinuaren irudikapena izango litzateke, eta bigarrenean, aldiz, zorigaiztokoa.

Denbora luzean uste izan da zeinu horrek ekialdean duela jatorria, Indiako, Txinako eta Japoniako monumentuetan aurkitu baita. Baina monumentu horietako eraikin zaharrenak ez dira Kristautasun garaia baino lehenagokoak. Mendebaldean, ostera, Brontze eta Burdin Aroetako elementuetan ere ikusi ahal izan ditugu. Horrez gain, Bourgeteko lakuko palafitoetan ere (Savoia) aurkitu da, zeramikazko dekorazioan. Sinboloaren jatorria Asian zein Egeo itsasoaren inguruko eskualdeetan egon daiteke, eta azken hori da, hain zuzen, Decheletteren arabera balizkoena. Sinboloa irudikatzen duten dokumentu zaharrenak Hissarlikeko (Troia izan zenaren gaur egungo hondarretan) indusketetan aurkitutako buztin erreko "fusaiolak" dira. Egipton ere aurkitu izan da, baina oso gutxitan. Sarriago agertu da Txipren, Brontze Aroko estatua txikien gainean, eta Grezian Burdin Aroaren hasieran. Modu motelean hedatu da baina azkenean Amerikara iritsi da, Bering itsasartetik Asiaren eta kontinente berriaren artean une oro izan den komunikazioari esker.

Antza denez, zeinu honek, jatorriz, izaera sakratua zeukan; ondoren balio sinboliko edo profilaktikoa izan zuen, eta azkenean apaintzeko elementu bihurtu zen. Dechelette jaunak ez dauka zalantzarik jatorrizko esanahia "mugitzen ari den eguzkiaren bereizgarria" zela adierazteko. Gurutzeari gehitutako kakoek eta duen noranzkoak, eskuinerantz zein ezkerrerantz, errotazioko mugimendua adierazteaz gain, mugimenduaren noranzkoa ere adierazten dute. Indiako monumentuetan eguzkiaren tokia sarritan svastikak hartzen du. Gaur egun, oraindik (Max Muller-en hitzetan) Jainismoaren eta Budismoaren sinbolo sakratu bat da.

Hain zuzen, eguzkia gurtzea, herrialde guztietan, oso ohitura zaharra da. Historiaurrean, baita historian ere, eguzkia irudikatzea oso ohikoa zen, eta diskotan edo gutxi gorabehera gar-itxurako gurpiletan irudikatzen zen; adierazpen horiek guztiek, diskotik hasi eta gurpilera eta svastikara arte, makina bat aldiz aipatu dugun Manual de Arqueología lanean ikertu ditu Déchelette maisuak. Frankowski jaunak, lorratz diskoideei buruzko bere lanean, azaltzen du Déchelette jaunaren hipotesiak ez duela konbentzitzen; onartzen du, aldiz, Santakarako (Nafarroa) lorratzaren tetraskelea Pirinioetako bi aldeetan aurkitutako zenbait monumentuetan grabatutako svastikaren aldaera lokal hutsa izan daitekeela.

Hedapenari dagokionez, ikurraren erabilera mundu osoko ia leku guztietan orokortuta dago. Ia Europa guztian aurki daiteke, sarriago Erdiko Europan, Indian, Txinan eta Japonian. Horrez gain, Ipar Amerikako eskualde guztietan ere oso hedatuta dago. Gero berriz suspertu zen, batez ere Alemanian; izan ere, Hitlerren erregimenak behin eta berriz erabili zuen, gogaitu arte hedatuz.

Badirudi svastika zuzena nahiko hedatuta egon dela Euskal Herrian eta Pirinioetako bi aldeetan Erromatarren garaian eta baita aro horren aurretik ere. Hala ere, adibide oso arraroak ezagutzen genituen, eta badirudi ez duela izan aipatutako beste herrialde batzuetan izan zuen indarra, ez eta garrantzia bertsurik ere. Decheletteren hitzetan, Galiako hego-mendebaldean eta Espainia iparraldean dauden aldare eta oroigarrietan dago. Balparda jaunak, Historia crítica de Vizcaya y de sus Fueros bere lanean, Kantauri aldeko svastikari, swasti, lábaro edo lauburuari buruz hitz egitean, Fidel Fita jaunak Fernandez Guerra jaunari idatzi zion eskutitz bat dakar gogora, eta Cantabria bere lantxoko 8. oharrean (126. orrialdean) agertzen da; hau dio:

"Ostentábale así mismo el estandarte imperial Cántabro... Hay motivo suficiente para conjeturar que Augusto adoptó el Cántabro como estandarte en recuerdo de la victoria cantábrica; y que al ser crucificados los cántabros, se trataba de que fuesen escarnecidos en el emblema nacional y característico de la antigua religión que profesaban. Voy a finalizar mi carta. pero no sin recordar que el cántabro se llamó también Lábaro y que sobre la etimología de esta última voz disputan con empeño los eruditos. Mas yo pienso que de España fue trasladada a Roma. Lau-buru en vascuence vale "cuatro-cabezas"; y merece anotarse que Jaca ostentó en sus banderas, desde la más remota edad, cuatro segadas cabezas, y lo mismo desde 1094 los reyes de Aragón en sus estandartes y medallas. Bien pudo Octaviano Augusto vulgarizar la palabra ibérica Lauburo, Lábaro...".

(Horrez gain, kantabriarren estandarte inperiala ere bistan zuen... Arrazoi nahikoa dago Augustok kantabriarra estandarte gisa hartu zuela ondorioztatzeko, Kantabriako garaipenaren oroigarri gisa; eta kantabriarrak gurutzatzean hedatzen zuten erlijio zaharraren ikur nazional eta bereizgarrian iseka egitean zetzan. Nire eskutitza bukatuko dut, baina gogoratu nahi dut kantabriarra ere Labaro deitzen zela, eta erudituek gogo biziz lantzen duten azken hitz horren etimologia soberan dagoela. Baina nik uste dut Espainiatik Erromara eraman zutela. Lauburu hitzak euskaraz "lau burukoa" esan nahi du, eta aintzat hartu behar da Jakak, aspaldiko garaietatik, banderan moztutako lau buru dituela; gauza bera irudikatzen dute 1904tik Aragoiko Errege-Erreginek haien ikur eta dominetan. Octaviano Augustok Lauburo, Labaro hitz iberiarra dibulgatu eta arrunt bihurtu izana ere posible da...)

Garai horretatik ezagutzen da gaur egun Northumberlandeko dukeak Alnwick Castle-en (Ingalaterra) duen oroigarri bat; oroigarri horretan barduliarrei fidela zen I. Kohorteko Jenioa eta Bandera inskripzio bat dago. Oroigarri horretan eta goiko aldean bi svastika zuzen daude, eskuinetik ezkerrera.

Fidel Fita jaunak, eskutitz berean, honako hau dio:

"pudieron pertenecer a várdulos (guipuzcoanos), poco distantes de los cántabros que lejos de su patria se gozaban en recordar aquel signo".

(barduliarrena (gipuzkoarrak) izan zitezkeen, ez baitzeuden kantabriarrengandik oso urruti, eta aberritik kanpo ikur hura ikusterakoan gozatzen zuten).

Aspaldiko garaietan svastikak izan zuen hedapena aztertzerakoan, ezin dugu ondorioztatu soilik Kantauri aldekoek erabili zutenik, garai berean, ikusi dugun bezala, mundu osotik hedatuta baitzegoen. Euskal Herrian mendeak pasatu ziren svastika zuzenaren adibiderik aurkitu gabe, eta horri buruz mintzatu zen M. Camille Julian historiagile ospetsua La Tombe Basque bere lanaren hitzaurrean, hau esanez:

"Podemos conexionar nuestro símbolo actual, o, mejor dicho, nuestra simbólica actual, a la de los antiguos iberos, a las poblaciones primitivas? Esto es muy tentador. Y, sin embargo, hay esta muy grave objeción: y es que entre la swástika pirenaica del tiempo de los antoninos y la del Euskara, quince siglos han pasado durante los cuales el País Vasco no da ningún ejemplar. ¿Ha podido sobrevivir oscuramente, bajo forma de un signo pintado en la puerta de las iglesias o en los umbrales de las casas, para volver a reaparecer triunfante el día en que la piedra ha vuelto a ser popular? Es posible".

(Lotu dezakegu gure gaur egungo ikurra, edo hobeto esanda, gure gaur egungo sinbolika iberiar zaharrenenarekin, herri primitiboekin? Oso tentagarria da. Eta, aitzitik,) eragozpen larri hau ere bada: Antoninoen garaiko Pirinioetako svastikaren eta euskararenaren artean hamabost mende igaro direla, eta tarte horretan Euskal Herrian ez dela horren adierazpenik agertu. Posible da isilean iraun izana, elizetako ateetan pintatutako ikur gisa, edo etxeetako atarietan, eta berriz ere agertu izana, garaile, ospetsua izan den unean? Posible da)

M. Camille Julianek ohar horiek svastika lerrozuzenari zein lerromakurrari buruz azaldu zituen; izan ere, Camille Julianentzat zeinu bera dirudite. Sabino Arana Goiri jaunak, Euzkadi aldizkariaren lehen alean, sinboloa kopiatu eta euskaldunek eguzkia gurtzen zutela azaltzen du; horretarako, svastikaren froga ematen du.