Arkitektura

Bibat. Arkeologia Museoa. Gasteiz

Gasteiz.

Gasteizko Arkeologi Museoa Bendaña jauregi errenazentistaren atxikita dagoen eraikina da. Gasteizko Kutxileria kaleko 54 zenbakian kokatuta dago (42.849482°N, 2.6713502°W). Francisco Mangado arkitektoak irabazi zuen Arabako Diputazioak 2000an egindako lehiaketa. 2002an proiektua osatu zuen, eta 2004-2009 urtetan zehar eraikia izan zen.

Eraikina soilik Bendaña jauregiari atxikita uler daiteke. Azken honek Fournier karta museoa osatzen du eta, arkeologi museo berriarekin batera, Bibat deitutako ekipamendua sortzen dute, kultura dinamizatzeko gune berria.

Kanpotik kutxa itxi baten itxura du, eta barnean gardentasuna gailentzen da. Argiarekin egindako jokoa da eraikinaren bereizgarri nagusia. Geografia arabarrean aurkitutako objektu eta materialek osatzen dute bilduma nagusia.